Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Hau ez dago 'idatzitAA'

Дата публикации: 28-09-2026 22:00:00

Nola ziurtatu irakurleari hau ez duela adimen artifizial batek idatzi? 

Основное содержимое страницы с новостью.

Garai batean, euskaraz egote soila bermea izan zitekeen, ez honezkero. Ezta bergararrez egingo baneu be. Ortografia-akatsez bete ahalko nuke idatzia, baina horretan ere AAbila da makinatxoa. Badira balizko adimen artifizial detektagailuak, baina ez fidatu beraietaz, emaitza probabilistikoak ematen dituzte eta euskaraz, gainera, are fidagarritasun gutxiago daukate.

Zerbait pertsonala konta nezake, oso pertsonala, baina horrek ere ez luke ezer frogatuko. Izan ere, irakurleak nola jakin dezake pasarte hori niri benetan gertatu zaidan, asmatutakoa den, edo makinari kontatu diodan, hark niretzat txukundu dezan. Bideoa grabatu dezaket idazketa prozesu osoa jasotzeko eta QR-kode bat atxiki artikulu bazterrean, tapp erosoan, denon erakusgai egoteko. Baina horrek ere arazoak aurkeztuko lituzke irakurle mesfidatienentzat.

Eta, hala ere, hemen nabil, irakurlea konbentzitu guran: horrek ere zerbait esan nahi du, ala? Agian, testu honen helburua ez da ezer ziurtatzea. Agian, helburua zalantza sortzea da, duda-muda, ezbaia, durduza. Nik idatzi dudala esaten badizut, sinetsi egin behar didazu?

Eta hor izan daiteke gakoa, nire izenean zer sinatzeko gai naizen, testuak ordezkatzen nauen edo ba al den nire zatitxo bat 1.800 karaktere hauen atzean –espazioak barne–. Ageri den naizen honen zerbait letra eta hitz emari labur honen baitan, bere iturria dena delakoa izanda ere.

Aurrekoan, eskuineko atzamar erakuslea bular parean luzatzen aurkitu nuen neure burua, aitaren egiteko dantzaren lehendabiziko keinua. Hor nonbait garun-enborretik bulkada elektrikoa atzamar puntaraino, katekesi garaitik errepikatu gabea. Sinetsi nahi dudala (dugula?) esan nahiko nuke, zerbaitetan, besteengan, norberarengan.

Zeinen zaila den.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Arrazakeriaren amua03521-09-2026
2Gimnasio mentala023.6428-09-2026
3Unibertsitate zahar berria04021-09-2026
4Hurbiltasuna ala kalitatea028.0329-09-2026
5Badator topaketaren eguna033.0828-09-2026
6Etapa baten amaiera03028-09-2026
7Iturgintzako kazetaritza01028-09-2026
8Aiaratarren gotorlekua, eskura09.3215-07-2026
9Adreiluz adreilu eutsi diote08.6211-06-2026
10Amaitu da Aiaraldeko zabor bilketaren greba01030-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 22.72. Источник: goiena.eus.