Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gizarte eraldaketarako egitasmoak babestuko ditu Emun aholkularitzak

Дата публикации: 24-08-2026 17:28:04

Kooperatiba honek abian jarri du 2025eko urteko emaitzetatik Intereres Publikorako Derrigorrezko funtsera zuzkitutako dotazioa bideratzeko deialdia

Основное содержимое страницы с новостью.

DV

Arrasate

24/08/2026 a las 19:28h.

Emun aholkularitzan, kooperatiba diren aldetik, emaitza ekonomikoen zati bat urtero IPDK funtsa (Interes Publikorako Derrigorrezko Kontribuzioa) zuzkitzera bideratzen dute.

Emunen, gizarte eraldaketa ideia abstraktua baino gehiago da, beraien izateko eta lan egiteko moduaren parte. «Gizarte bizigarriago baterantz, euskaratik eta euskaraz, komunitateen bidelagun izateko» sortu ziren, eta urte hauetan guztietan bokazio hori eguneratzen eta zabaltzen joan dira: «gizarte euskaldun, justu eta jasangarriago baten alde eragiteko» lan egiten dute.

Azken hilabeteotan, Emunen gizarte eraldaketa nola ulertzen duten landu dute: nola kokatzen diren, zertan eragin nahi duten eta euren ohiko zerbitzuetatik harago zein ekimen, proiektu edo mugimendu babestu nahi dituzten.

Hausnarketa horren emaitza izan da Gizarte Eraldaketarako Markoa: «gure konpromisoa antolatzeko, erabakiak modu koherentean hartzeko eta baliabideak –ezagutza, denbora edo ekarpen ekonomikoa– eraldaketaren zerbitzura jartzeko aurrerantzean eskuartean izango dugun tresna», Emunen esanetan.

Goiburuan esan bezala, kooperatiba gisa, euren urteko emaitzen zati bat IPDK funtsaren bitartez, kanpo eragileen proiektu komunitario eta eraldatzaileak babestera bideratzen dute. 2025ean emaitza positiboak izan zituzte eta berainen balioekin bat egiten duen proiektu, ideia edo herri-ekimenak babestu eta haiekin elkarlana sustatzea nahi dute.

Eskaerak atari honetan jasoko dira: https://www.emun.eus/gizarte-ekimenetarako-ekarpena/. Eskaerak jasotzeko azken epea: irailak 30.

Newsletter

Elkarrekin entzun, pentsatu eta, ahal den neurrian, elkarlanean egin nahi diote gizarte eraldaketari beraien ekarpena.

Emun aholkularitzaren lan-taldea 90 pertsonek osatzen dute. 98 berrikuntza proiektuten dihardute 170 bezerontzat. Hainbat alorretan lan egiten du Emunek: euskara planak, genero berdintasuna, gobernantza, aniztasuna, gizarte erantzukizuna, berrikuntza plataformak eta enpresetako zerbitzu integrala.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Larunbatean egingo da 2025ean jaiotako oiartzuarren atsolorra01019-05-2026
2Getaitri Getariako triatloi taldeko partaide izateko izen ematea zabalik dago013.4524-09-2026
3Emakumeen Txokoa, 15 urte herriko emakumeekin batera eraikitzen014.1719-09-2026
4Ttakunen Mendiparta 2026, Jesus Larrañagaren omenez larunbat honetan014.1710-09-2026
5Fagor Herrigintza destinará 120.000 euros a ayudar a 3 proyectos sociales vascos012.202-09-2026
6Klimaren aldaketara egokitzeko neuriak harteko proposatudio Zarauzko EH Bilduk udal gobernuari01018-09-2026
7Ajudes de la GVA per a la captació de projectes europeus016.8829-07-2026
8Abian da 45. Bizenta Mogel ipuin lehiaketara aurkezteko epea01419-09-2026
9Garmendipeko goiko futbol zelaiko belar artifiziala, berrituta014.1722-09-2026
10Subvencions a projectes d'economia social i de responsabilitat social de les empreses04.3206-07-2026

Классификация: Национальные проекты. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.