Hurrengo astean emango dio hasiera Kooltur Ostegunak ekimenak denboraldi berriari. Txarly Usher y las canciones asesinas izango dira lehenak Arrasateko gaztetxeko oholtzara igotzen.
Guztia prest dute Kooltur Ostegunak ekimeneko kideek beste denboraldi bat hasteko. Datorren ostegunean, hilak 1, izango da hasiera hori, eta, antolatzailek azaldu dutenez, aurreko denboraldiko molde beretan itzuliko da ekimena. Horrenbestez, kontzertuak Arrasateko gaztetxean izango dira, 22:00etan, eta sarrerek zazpi euroko prezioa izango dute.
Punk iluna, hastekoEuskal Herriko afterpunkaren erreferenteetako bat izan den Txarly Usher izango da lehen emanaldiko protagonista. 40 urte betetzen dira bilbotarrak bere ibilbidea hasi zuenetik, eta Europa zein Hego Amerikan hasi duen biraren barruan helduko da Arrasatera, Txarly Usher y las canciones asesinas izenpean. La Casa Usher eta Los Carniceros del Norte bezalako taldeekin jorratutako punk iluna berrartuko du, esperientzia handiko musikariak bidelagun: Jordi Vila –bateria–, Marga Alday –baxua–, Nago Jauregi –gitarra– eta Orkatz Ira –gitarra–.
Hilabete oparoaBeste lau emanaldi izango dira urrian: hilaren 8an, Mikel Urdangarin izango da, disko berria aurkezten; 15ean, AEBetako The Darts taldea; 22an Amorantek disko berria aurkeztuko du; eta, amaitzeko, hilaren 29an, Aiert musikari oñatiarraren txanda izango da.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Bea Asurmendi: "Neure buruari egindako oparia izan zen diskoarekin jende asko hunkitu da" | 0 | 10 | 17-07-2026 |
| 2 | Euskararen saltsa berpizteko | 5 | 6 | 13-06-2026 |
| 3 | Ostiral honetatik igandera ospatuko dituzte Santiagotxo auzoko festak | 0 | 10 | 23-07-2026 |
| 4 | Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan | 0 | 7.35 | 05-09-2026 |
| 5 | Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko | 0 | 5 | 08-07-2026 |
| 6 | Helduentzako antzerkiko ate irekiak izango dira asteazkenean Komentuan | 0 | 8.98 | 14-09-2026 |
| 7 | Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 8 | Hofe, Jarfaiter, Mirua eta Silitia gaurko kontzertuen artean | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 9 | Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean | 0 | 22.5 | 27-07-2026 |