Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Estreinaldiak: EKAINAK 26

Дата публикации: 25-06-2026 10:37:03

Supergirl (Craig Gillespie) Ekintza | Zientzia fikzioa | DC Entertainment Tom Kingek berriki idatzitako mini-saila erreferentziatzat hartuta, filmak Supermanen lehengusina burura datorkionean gehienek pentsatzen dutenaz bestelako ikuspegi bat ematen du. Izan ere, Superman Lurrera bidali zuten eta guraso maitekor batzuek hazi zuten haurra zenetik. Supergirl, berriz, Kryptonen ezpal batean hazi zen, eta inguruko guztiak hiltzen
Estreinaldiak: EKAINAK 26 bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Supergirl (Craig Gillespie)

Ekintza | Zientzia fikzioa | DC Entertainment

Tom Kingek berriki idatzitako mini-saila erreferentziatzat hartuta, filmak Supermanen lehengusina burura datorkionean gehienek pentsatzen dutenaz bestelako ikuspegi bat ematen du.

Izan ere, Superman Lurrera bidali zuten eta guraso maitekor batzuek hazi zuten haurra zenetik. Supergirl, berriz, Kryptonen ezpal batean hazi zen, eta inguruko guztiak hiltzen ikusi zituen bizitzako lehen 14 urteetan. Testuinguru latz horrek neska gogorra bilakatu zuen, ezinbestean.

.

.

Obsession (Curry Barker)

Beldurra | Thrillerra

Mutil batek bere bizitza guztiko maitasun platonikoagatik duen irrika erromantiko desesperatua sorginkeria bilakatuko da ezustean: Niki irrazionalki obsesibo bihurtuko da, Bearren itzal bihurtu arte. Hala, itxuraz kaltegabea zirudien fantasia, amesgaizto asaldagarri bilakatuko da.

Metafora indartsua maitasun erromantikoaren argi-itzalen, eta horren aitzakiapean zeharkatzen ditugun mugen inguruan.

.

.

A Pale View of Hills (Kei Ishikawa)

Drama | Familia | 50-60-70-80ko hamarkadak

Ingalaterra, 1982. Etsukok, Nikki alabarekin batera, Nagasakiko bere gaztaroari errepaso egiten dio, bere bizitza eta alabena betiko markatu zuten harremanen eta erabakien iragana gogora ekarriz. Zenbat eta gehiago barneratu memoria horretan, orduan eta argiagoa da oroitzapen horiek bien bizitza aldatzeko gai diren sekretuak gordetzen dituztela.

2025 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Un Certain Regard

.

.

Nino (Pauline Loquès)

Drama | Gaixotasuna

Hiru egunen buruan, Ninok proba handi bati aurre egin beharko dio. Ordura arte, gazteak Parisko kaleak arakatzen ditu munduarekin eta bere buruarekin konektatzeko.

2025 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: La Semaine de la Critique

2025 | Erromako Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Nagusia

2025 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Punto de Encuentro

2025 | Frantziar zinemagintzaren Cesar Sariak: Opera Prima Onenaren eta Aktore Berri Onenaren Sariak

.

.

Viaje al país de los blancos (Dani Sancho)

Drama | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa

Ousman Umar gazte ghanarraren benetako istorioan oinarrituta dago. Bere herrixkatik alde egiten du, “zurien herrialdean” bizitzearen ideiak erakarrita. Oztopoz betetako zeharkaldi baten ondoren, Bartzelonara iritsiko da, eta ikusiko du hango bizitza ez dela berak uste zuena bezalakoa.

Ousman Umar idazleak 2019an argitaratutako eleberri homonimoaren egokitzapena.

2026 | Malagako Zinemaldia: Aurrestreinaldia

.

.

Power Ballad (John Carney)

Komedia | Drama | Musikala

Rickek, gutxiagora etorritako ezkontza-kantariak, eta Dannyk, gainbeheran doan ‘boy band’ bateko izarrak, adiskidetasun estu bat sortuko dute musikari eta gaueko saio inprobisatu bati esker. Dannyk Ricken abestia arrakasta bihurtzen duenean, ordea, Rickek merezi duen errekonozimendua berreskuratu nahiko du.

.

.

Unidentified (Haifaa Al-Mansour)

Thrillerra | Nerabezaroa | Amatasuna

Nerabe baten gorpua azalduko da basamortuan. Harekin harremantzeak suposatu dezakeen lotsaren beldur, inork ez du erreklamatuko. Horrek, kasuan obsesiboki inplikatzera eramango du Noelle ikertzaile hasiberria.

Nahiz eta bere nagusien nahia kasua lehenbailehen ixtea izan, emakumeak gorputza identifikatzea eta egia aurkitzea erabaki du.

2025 | Zurich Film Festival: Sail Ofiziala

2025 | TIFF- Torontoko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

.

Le Déluge (Gianluca Jodice)

Drama  | Historikoa | XVIII

Paris, 1792. Frantziako herriaren iraultzak arrakasta izan du, eta Luis XVI erregea, bere emazte Maria Antonieta eta euren seme-alanak atxilotu eta Tour du Templen, Parisko gaztelu batean, kartzelaratu dituzte, epaiketaren zain.

Distiratik, pribilegioetatik eta aberastasunetatik urrun, lehen aldiz bere bizitzan, familia isolatuta eta kaltebera dago.

2025 | Italiar zinemagintzaren David di Donatello Sariak: Jantziteria, Ile-apainketa eta Makillaje Onenaren Sariak

.

.

Jackass: Best and Last (Jeff Tremaine)

Komedia beltza | Sekuela

Jackass bildumaren bosgarren emanaldia. Johnny Knoxville eta gainerako taldekideak pantaila handira itzuliko dira azken abentura baterako. Akrobazia erabat berriekin, iraganeko unerik ahaztezinenetako batzuekin eta algararik gogoangarrienekin batera, 25 urte baino gehiagoz saga ezaugarritu duen izpiritu desobedientearen eta adiskidetasunaren ospakizun basati eta neurrigabea.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Estreinaldiak: UZTAILAK 3012.7802-07-2026
2Супергёрл (2026) 💬Кратко о сюжете:📌 Кара Зор-Эл путешествует по галактике ...-111.0502-08-2026
3Estreinaldiak: EKAINAK 19013.518-06-2026
4Estreinaldiak: UZTAILAK 31013.6330-07-2026
5Estreinaldiak: UZTAILAK 10012.3709-07-2026
6Estreinaldiak: UZTAILAK 17014.0316-07-2026
7Supergirl : jaune, rouge, vert, c’est quoi ce délire avec les soleils et les pouvoirs de Kara ?013.3706-07-2026
8Supergirl vs Superman : qui c’est (vraiment) le plus fort ?012.0208-07-2026
9‘MINIONS & MONSTERS’: Metazinemarena011.0108-07-2026
10Pau per tots, 26 de julio de 2026029.5326-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 12.67. Источник: www.zinea.eus.