Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Estreinaldiak: UZTAILAK 3

Дата публикации: 02-07-2026 08:01:16

Minions & Monsters (Pierre Coffin) Animazioa | Komedia | Abenturak | Txikientzat Istorio ugari nahastuko ditu Minion frankiziaren ale berri honek: Hollywood konkistatzera heldu zirenekoa, zinemaren izar bilakatu zirenekoa, dena galdu zutenekoa, mustroak munduan zehar askatu zituztenekoa… eta, noski, indarrak batu eta planeta osoa kaosetik libratu zutenekoa. https://www.youtube.com/watch?v=ZSdOwt-G49w . . The Death of Robin Hood
Estreinaldiak: UZTAILAK 3 bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Minions & Monsters (Pierre Coffin)

Animazioa | Komedia | Abenturak | Txikientzat

Istorio ugari nahastuko ditu Minion frankiziaren ale berri honek: Hollywood konkistatzera heldu zirenekoa, zinemaren izar bilakatu zirenekoa, dena galdu zutenekoa, mustroak munduan zehar askatu zituztenekoa… eta, noski, indarrak batu eta planeta osoa kaosetik libratu zutenekoa.

.

.

The Death of Robin Hood (Michael Sarnoski)

Abentura | Drama | Erdi Aroa

Robin Hood-ek (Hugh Jackman) bere deabruen aurka borrokatu beharko du, bizitza osoan zehar krimenez eta hilketez inguraturik bizi ondoren. Borroka odoltsu batean larri zauritzen dutenean, gaztelu misteriotsu batera bidaltzen dute zauriak sendatzera. Bertan, emakume bat ezagutuko du, erredentzioko azken aukera bat eskainiko diona.

.

.

Día de caza (Pedro Aguilera)

Drama | Komedia | Remake

2024ko uda. Blanca, Rosa eta Carmen adin ertaineko hiru lagun dira, zeintzuk denbora luzez elkarrekin egon ondoren, Aliciarekin, Rosaren iloba gazte eta goibelarekin, geratzen dira, Blancak bere osaba Joserengandik jasotako ehiza-barrutian untxiak ehizatzera joateko. Barre artean, bizi dituzten une edota gatazka korapilatsuak partekatzen dituzte: seme-alabekiko harremana, banantzeak, desleialtasunak, menopausia, alkoholarekin arazoak, proiektu profesional garrantzitsuak…

Carlos Sauraren La caza (1966) lanaren berrikuspen modernoa.

2026 | Malagako Zinemaldia: Aurrestreinaldia

.

.

Normal (Ben Wheatley)

Thrillerra

Ulysses, iragan traumatiko batek markatutako sheriff xumea, AEBetako Mendebalde Erdiko Normal izeneko herri lasai batera bidaltzen dute behin-behineko lanpostu bat betetzera. Bere arazo pertsonaletatik ihes egiteko atsedenaldi bat izango dela uste du. Baina banku-lapurreta huts batek herriaren itxurazko lasaitasuna hautsi eta sekretu ilun bat azaleratzen du. Laster ohartzen da herria ez dela dirudiena, eta bertako ia biztanle guztiak konspirazio arriskutsu batean nahastuta daudela.

Bizirik irauteko, Ulyssesek bere iraganeko mamuei aurre egin eta herri osoaren aurka borrokatu beharko du.

.

.

9 lunas (Patricia Ortega)

Komedia | Drama

Angel entrenatzaile gazte eta erakargarria da, eta irribarre egiten dio bizitzari. Urte sabatiko baten ondoren, hiriko gimnasio onenak kontratatu berri du, eta badirudi bere helburu guztiak betetzeko zorian dagoela. Ordea, bere mundua irauli egingo, da ondoezik sentitu ostean, ospitalera joan eta ezusteko albiste bat jasotzen duenean: haurdun dago. Izan ere, Angel trans gizona da, eta azken urrats bakarra falta zitzaion trantsizioa osatzeko.

2026 | Malagako Zinemaldia: Aurrestreinaldia

.

.

Magalhaes (Lav Diaz)

Abenturak | Drama | Historikoa | XVI. Mendea

XVI. mendean, Magallanes nabigatzaile portugaldarra Portugalgo erregearen aurka matxinatu egingo da, honek Ekialdera itsasbide berri bat aurkitzeko duen ametsa babesten ez duenean. Ordea, Espainiako Koroaren laguntzarekin ekingo dio espedizio ausart horri.

Baina bidaia zailduz joango da, goseteak, matxinadek eta nekeak tripulazioa muturrera eramaten dutenean. Malaiar uhartedira iristean, Magallanesen idealak eraldatu egiten dira, eta konkista eta kristautze obsesibo baten alde egiten hasten da. Horrek tokiko herrien altxamendu bortitzak pizten ditu eta bere proiektuaren benetako ondorioak agerian uzten ditu. Bada, Filmak ez du Magallanesen mito heroikoa kontatzen; aitzitik, kolonialismoaren, boterearen eta indarkeriaren gaineko gogoeta kritikoa eskaintzen du.

2025 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2026 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Urrezko Galburua Film Onenari

.

.

Les musiciens (Grégory Magne)

Komedia | Drama

Astrid Thompsonek bere aitaren ametsa egia bihurtzea lor dezake azkenean: lau Stradivarius biltzea mundu osoko musikazaleek espero zuten kontzertu paregabe baterako. Baina Lisek, Georgek, Peterrek eta Apollinek, horretarako errekrutatutako lau musikari bertutetsuek, ezin dute elkarrekin jo: elkartzen diren unetik aurrera, etengabeak izango dira ego-krisiak.

.

.

Per te (Alessandro Aronadio)

Drama | Gaixotasuna | Gertakari errealetan oinarritutako istorioa

Paolok 40 urte ditu eta oroimena galtzen ari da. Gauza batzuk erabat ahaztu ditu, eta beste batzuk denbora epe laburretan desagertuko dira. Ziurtasun horren aurrean, momentua bizitzea eta gehien nahi duenetik ahalik eta gertuen egotea erabakitzen du: hamaika urteko semea eta Michela emaztea. Aldi berean, anaiarekin harremana berreraikitzen saiatzen da, denbora gehiegi baitarama harekin hitz egin gabe.

.

.

Akira (Katsuhiro Ōtomo)

Animazioa | Zientzia fikzioa | Thrillerra

Neo-Tokyo hirian, III. Mundu Gerraren ondoren berreraikitako metropoli kaotiko batean, bi lagun banaezinen istorioa kontatzen da: Kaneda motozale gazte karismatikoa eta Tetsuo Shima, izaera ahulagoa duen bere laguna. Istripu misteriotsu baten ondoren, Tetsuok ahalmen psikiko ikaragarriak garatzen ditu, eta gobernuaren esperimentu sekretuen eta konspirazio militar baten erdian harrapatuta geratzen da.

Bere boterea kontrolik gabe hazten den heinean, Tetsuoren barruko beldurrak, amorruak eta frustrazioak ondorio suntsitzaileak eragiten dituzte. Kanedak, laguna salbatzeko eta hiria hondamenditik babesteko ahaleginean, Akira izenarekin ezagutzen den proiektu misteriotsuaren egia ezagutu beharko du.

1988an estreinaturiko film arrakastatsuaren berrestreinaldia, 4K- formatuan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Estreinaldiak: EKAINAK 19013.518-06-2026
2Estreinaldiak: EKAINAK 26012.6725-06-2026
3Уважаемые односельчане ! В преддверии празднования 80 - летия Великой ...0021-02-2025
4Багаевская: Ночь 18 дек, Вт0017-12-2018
5Спрос на перевозки из Китая и Казахстана в Беларусь вырос в 3 раза0028-01-2025
6В Кузнецке прошел городской конкурс «А ну-ка, парни!»0021-02-2025
7☝Мамы, хотите действительно отдохнуть и не думать как накормить любимых, ...5629-06-2026
8Агидель: Ночь 20 дек, Чт0019-12-2018
927 февраля – перенесение мощей блгв. кн. Михаи́ла Черниговского и ...0026-02-2025
10Минздрав Газы заявил о гибели 116 человек с начала прекращения огня0002-03-2025

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 12.78. Источник: www.zinea.eus.