Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Soralucek filial berria ireki du Erresuma Batuan

Дата публикации: 10-07-2026 11:13:14

Tamaina handiko eta konplexutasun handiko piezak mekanizatzeko soluzio aurreratuen fabrikatzaileak Soraluce UK filiala ireki du, "Erresuma Batuko eta Irlandako merkatuetan duen konpromisoa indartuz".

Основное содержимое страницы с новостью.

Soraluce UKren sorrera konpainiaren nazioarteko hazkunde-planaren barruko urrats estrategikoa dela azaldu du enpresak. "Horren bidez, Soralucek Erresuma Batuko eta Irlandako industria-merkatuekin duen epe luzerako konpromisoa indartuko du, eta bere teknologia, ezagutza eta bezeroarentzako arreta tokiko fabrikatzaileengana are gehiago hurbildu ditu".

Izan ere, lantegi berriak Erresuma Batuko eta Irlandako bezeroei salmenta, laguntza teknikoa eta salmenta osteko zerbitzua eskainiko dizkie, "harreman estuagoa eta fabrikazio-beharrei erantzun arinagoa" bermatuz. "Gure bezeroei gertuko laguntza eskaintzeko gaitasuna indartuko dugu, aldi berean Soraluce mundu osoan bereizten duten ezagutza, teknologia eta ingeniaritza-gaitasun guztiak mantenduz", adierazi du Oier Elgezabalek, Soraluceko Salmenta Globaleko presidenteordeak.

Soraluce UKren zuzendari nagusia Graeme Thomas izango da. "Eskualdeko makina-erremintaren sektorean ibilbide zabala du, eta fabrikazio aurreratuko industriako bezeroen beharrak sakon ezagutzen ditu", dio Elgezabalek.

Thomasek, era berean, "poz handiz" hartu du ardura. "Erresuma Batuko eta Irlandako merkatuetan presentzia zuzena izateak aukera emango digu gure bezeroekin are hurbilago lan egiteko, haien fabrikazio-erronkei Soralucek eskaintzen dituen mekanizazio-soluzio aurreratuekin eta ingeniaritza-esperientziarekin erantzunez".

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Eroski taldeak bere gasolindegien negozioa Petroprixi saltzea adostu du010.3526-06-2026
2Comstock, Illuminate USA ink module recycling agreement05.1822-07-2026
3Erreka Kooperatibak 65 urte bete ditu, 100 milioi euroko fakturazioa eta 80 lanpostutik gora sortzea jomugan021.6327-06-2026
4Astorek gordeta zuen stock guztia erosi du Errioxako Maspormenos enpresak01005-06-2026
5"Роснано" будет продвигать нанотехнологическую продукцию в странах Персидского залива0014-08-2019
6Greba mugagabea abiatu dute IATko langileek08.1613-07-2026
7Fagor Arrasate Robohelix enpresaren kapitalean sartu da, dibertsifikazioa indartzeko08.5201-06-2026
8Elcoro Decoletaje: "Langileen gehiengoaren konfiantza dugu eta jarraituko dugu gauzak ahalik eta ondoen egiten"08.0313-07-2026
9JA Solar заключила соглашение о сотрудничестве с мексиканским дистрибьютором Exel Solar0016-06-2020
10Taiwanese JV to establish 1GW module assembly plant in the US07.324-07-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 6.94. Источник: goiena.eus.