Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Greba mugagabea abiatu dute IATko langileek

Дата публикации: 13-07-2026 13:20:23

Iragarri zuten moduan, greba mugagabeari ekin diote Itasua Ibilgailuen Azterketa Teknikoko Bergarako langileek, Zarauzko langileekin batera. Gaur goizean ere mobilizazioa egin dute lantokiaren aurrean. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Bergarako eta Zarauzko Ibilgailuen Azterketa Teknikoak kudeatzen dituen Itasua enpresako lan-zentroetan 50 langile inguruk egiten dute lan eta joan den ekainaren 29tik greba-dinamika batean daude. Hala, orain arte egindako hiru greba egunen ostean, greba mugagabeari ekin diote gaur, astelehena. 

Gipuzkoako beste IATetako enpresetako lan-baldintzekiko parekatzea bilatzeko asmoz hasi zuten greba-dinamika. "Izan ere, besteek baino 133 ordu gehiago egiten dituzte lan urtean eta 2.000 eta 8.000 euro arteko soldata txikiagoak dituzte haiekin alderatuta", azaldu dute ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek.

Sindikatuek kritikatu dute enpresak negoziatzeko borondaterik erakutsi ez izana, eta, horren ordez, greba eskubidea urratu izana. Ondorioz, zuzendaritzari eskatu diote "benetako negoziazioari ekiteko". Lan harremanetarako kontseiluaren bidez, bilera eskatu diote enpresari eta uztailaren 23an, eguena, batuko dira bi aldeak, arazoari irtenbidea ematen saiatzeko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Greba mugagabera joko dute Itasua IATko langileek, "egoera konpondu ezean"05.2608-07-2026
2Greba mugagabeari eutsiko diote Itasua IATko langileek08.5723-07-2026
3Bergarako Landazabal enpresak lan-hitzarmena lortu du015.8901-07-2026
4Elcoro Decoletajeko langileen mobilizazioa enpresak "Geroa kuotak ordaintzeari utzi diolako" eta "ekintza diskriminatzaileak" egiten dituelako010.0502-07-2026
5"Egoera nahasian moldatzeko gaitasuna" nabarmendu dute Fagorreko batzar nagusian08.2330-05-2026
6Elcoro Decoletaje: "Langileen gehiengoaren konfiantza dugu eta jarraituko dugu gauzak ahalik eta ondoen egiten"08.0313-07-2026
7Uztaileko nobedadeak, udal liburutegian08.8615-07-2026
8Egunero IKAsten delako 5000504-06-2026
9"Zurrumurruen kontrako estrategia" gazte topaketak0528-09-2017
10Hezkuntza jomugan duen "euskararen kontrako oldarraldia" salatu dute Gasteizen-5602-07-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.16. Источник: goiena.eus.