Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Elgetako ostatuetan ere egonaldi turistikoaren zerga aplikatu beharko da urtarriletik aurrera

Дата публикации: 22-07-2026 15:00:00

Zerga berria da eta derrigorrez aplikatu beharrekoa. Elgetako udalbatzak erabaki du ostatuen kasuan Aldundiak proposatutako gutxieneko kopuruak ezartzea. Salbuespen bakarra dago; etxebizitza turistikoei dagokiena. Kasu horretan proposatutako kopuru handiena ezarri dute; 6,5 euro eguneko.

Основное содержимое страницы с новостью.

Atzo, martitzena, elkartu zen udalbatza, eta hartutako erabakien artean izan zen egonaldi turistikoaren gaineko zerga. "Derrigorrezkoa den zerga berri bat da, eta esparru orokorra ezartzen duen ordenantza zirriborroa bidali du Aldundiak, non gehiengo eta gutxiengo kopuru batzuk markatzen diren", azaldu zuen Ibon Unzetabarrenetxea alkateak. "Ogasun batzordean adostu dugu orokorrean gutxiengo kopurua aplikatzea, eta salbuespena izatea etxebizitza turistikoen kategoria. Kasu horretan, kopuru handiena aplikatzearen alde egiten dugu, ulertzen baitugu etxebizitzak ez direla alokairu turistikorako, baizik eta bizitzeko". 

Jeltzaleen babesarekin

Jeltzaleen babesarekin egin zuen aurrera proposamenak. "Zerga berria da, eta ondo ikusten dugu egindako proposamena. 1.100 pertsona inguruko biztanleriarekin, 48 ostatu plazako eskaintzarekin eta batez beste bi eguneko egonaldiarekin Debagoienean, Elgetako jarduera turistikoak mugatua izaten jarraitzen du, eta tokiko ekonomiarentzat osagarria da; batez ere, familia ostatu txikientzat eta nekazaritza-turismoentzat. Ez dugu uste zergak Elgetan eragin handia izan dezakeenik, baina ikusi egin beharko da ze eboluzio duen", adierazi zuten jeltzaleek.

Uste dute tresna fiskal berriak udal baliabideak indartzeko balio behar duela, baina "sektorearen garapena kaltetu gabe". Hala, "aldizka berrikustearen alde" dago oposizioa.

Establezimenduek aplikatzekoa

Zerga berria urtarriletik aurrera aplikatuko diete ostalaritza establezimenduetan gaua pasatzera etortzen diren bisitariei. Zenbatekoa ostatuaren kategoriaren araberakoa izango da. –kopuruak beheko taulan–

"Turistek ordainduko diote establezimenduari, eta horiek hiru hilabetean behin egin beharko dute likidazioa Udalean, BEZarekin egiten duten moduan", azaldu zuen osoko bilkuran udal idazkari Gotzon Goikoetxeak.

Udalbatzak hasierako onarpena eman dio ordenantzari. Erreklamaziorik eta alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onartuta geldituko da.

Argitzen deliberazio prozesua

Osoko bilkuran, bestalde, Debagoieneko Mankomunitateak energia trantsizioaren norabidea adosteko abiarazitako Argitzen deliberazio prozesuko mandatu organoak hartutako konpromisoak onartu ditu Elgetako Udalak.

Hamaika gomendio dira eta energia kontsumoa murriztera eta berriztagarriak garatzera daude bideratuta. Informazioa gehiago hemen.

Egonaldi turistikoaren gaineko zerga, Elgetan (eurotan)
  1. Establezimendu turistikoak
      • Hotela 5 izarrekoak edo kategoria baliokidea     4,50
      • Hotela 4 izarrekoak edo kategoria baliokideak   3,50
      • Hotela 3 izarrekoak edo kategoria baliokideak   1,50
      • Hotela 2 izarrekoak edo kategoria baliokideak   1,00
      • Hotela 1 izarrekoak edo kategoria baliokideak   0,75
      • Pentsioak                                                                     0,75
      • Apartamentu turistikoak                                          1,50
      • Kanpinak eta kanpatzeko beste modalitateak      0,75
      • Nekazaritza-turismoak                                             0,50
      • Landetxeak                                                                  0,75
      • Aterpetxeak                                                                 0,75
      • Turismoko beste ostatu establezimendu batzuk 1,50
  1. Erabilera turistikoko etxebizitzak
      1. Osorik alokatuak                                                          6,50
      2. Logelaka alokatuak                                                      6,50

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Oskar Urdaniz eta Joseba Goienetxe:“ Erraldoiak ongi dantzatzeko ez da indartsua izan behar, oreka ongi mantentzea da gakoa”0513-07-2026
2Udaletxeak teilatu berria du0517-02-2026
3Kiroldegiaren aurreproiektuari ekarpenak egiteko aukera zabalik07.5914-07-2026
4Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu0520-05-2026
5Hirigintza aldaketa bi etxebizitza egiteko01002-07-2026
6Gazte eta kultur zaleen aterpe izango den Arrobitxulok pausu berri bat eman du0513-07-2026
7Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
8Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik5715-07-2026
9Plaka berriak irailean eta zergaren aplikazioa urtarriletik aurrera015.3921-07-2026
10Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak0510-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.33. Источник: goiena.eus.