Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Pinu kaskabeltza (Periparus ater)

Дата публикации: 25-07-2026 06:30:00

Imanol Manterolak ekaineko Zumaiaguka aldizkarian idatzitako edukia da honakoa.

Основное содержимое страницы с новостью.

Gure lurraldean ikus ditzakegun kaskabeltz guztien artean txikiena da pinu kaskabeltza, baita kolore apalagoak dituena ere. Burua beltza du, masail zuriekin atondua, eta kokotean orban zuri bereizgarri bat ageri zaio. Sabelaldea, berriz, marroi argiaren antzekoa du, eta hegoak eta bizkarra, aldiz, beltz zurbilak. Hain txikia izanik, ez da erreza lehen begiradan ikustea gure koniferoen basoetan, baina pinu ugari dagoen lekuetan aurkitzea ez da hain zaila. Hortik datorkio bere izena; eroso bizi da gure pinudi basoberrituetan edo naturaletan, eta esan dezakegu, espezie horri mesede egin diola landaketa mota horrek. Enborrez enbor ibiltzea du gustuko, intsektuen bila, batez ere armiarmak, eta neguan, horien gabezia dagoenean, pinu haziz ere elikatzen da. Janaria gordetzeko ohitura ere badu, gordeleku ezkutuak prestatuz gabezia garaietarako.

Arrak eta emeak oso antzekoak dira; ez dira bereizten errazak. Ez daude datu asko horien migrazioei buruz, baina badakigu gurean urte osoa igarotzen dutela. Habia egiteko leku desberdinak aukeratzen ditu, eta normalean, udaberrian bi errunaldi egiteko gai da, 7-9 arrautza zuri jarrita. Emea izaten da inkubazio lanak egiten dituena, eta 15-20 egunetara txitak jaio eta gero, bi astez elikatzen ditu, ostean bakoitzak bere bidea hartzeko. 

Luzera eta hegoen zabalera: 11-12 zentimetro eta 17-21 zentimetro. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ainhoa Lopez: "Edertasuna desberdintasunean dagoela irakatsi dit modelo lanak"01003-10-2026
2Imanol Lopez: "Zesta puntak eraman nau pertsonalki garatzera; dena eman dit"08.8124-07-2026
3Ivan Rodriguez izan da San Pedro jaien inguruko argazki lehiaketaren irabazlea0515-07-2026
4Nekez taldea. Ander Arlegi Izko eta Jon Ziriza Murugarren0024-01-2018
5Errigoraren kanpaina berria abian. Ibai Sueskun0030-10-2017
6Zozanê Huserê ku li ser ewran e, pêşwaziya mêvanên xwe dike01025-07-2026
7Jai giro aparta Narrondon0513-07-2026
8Polo Gartzia, Txantreako inauteriak0008-02-2018
9Edozein arrazoi da ona kalean geratzeko08.9526-07-2026
10Metropoli Forala 2022-02-140514-02-2022

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: baleike.eus.