Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Salgai daude Mozarten 'Requiem' lana ardatz izango duen kontzerturako sarrerak

Дата публикации: 25-07-2026 06:30:00

Sapere Aude sinfoniettak eta San Pedro abesbatzak abuztuaren 2an interpretatuko dute Mozarten Requiem, musika klasikoaren historiako obra esanguratsuenetakoa. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai.

Основное содержимое страницы с новостью.

Salgai daude jada abuztuaren 2an Sapere Aude sinfoniettak eta San Pedro abesbatzak interpretatuko duten Mozarten Requiem lanaren kontzerturako sarrerak. Turismo Bulegoan eros daitezke, eta 15:00etatik aurrera entradium.com atarian ere bai, 10 euroan. Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan 12 eurotan erosteko aukera izango dute herritarrek, eta pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.

42. Musika Jaialdiaren barruan antolatu dute Wolfgang Amadeus Mozarten obraren kontzertua. Abuztuaren 2an, 20:00etatik aurrera, Sapere Aude sinfoniettak eta San Pedro abesbatzak batera musika klasikoaren historian lan esanguratsuenetakoa den Requiem Zumaiako publikoarengana hurbilduko dute. Horretarako, esperientzia eta ibilbide zabala duten musikariak eta abeslariak elkartuko dira.

Kontzertuan parte hartuko duen San Pedro abesbatza 1984an sortu zen, eta elizako abesbatza izatetik udalerriko kultur erreferenteetako bat izatera igaro da. Gaur egun Amaia Aldalur da abesbatzaren zuzendaria. Bere errepertorioan euskal musika garaikidea, errepertorio herrikoia eta obra klasikoak uztartzen ditu.

Oraingo honetan, Zumaiako abesbatzak Sapere Aude sinfoniettarekin bat egingo du. Sinfonietta esperientzia, konpromiso artistikoa eta interpretaziorako bokazioa duten musikari profesionalek osatzen dute, eta musika klasikoa herri eta komunitate txikietara eramatea du helburu.

Bi taldeak batera arituko dira, beraz, Mikel Emezabalen zuzendaritzapean. Emezabal klarinete-jolea, irakaslea eta zuzendaria da, eta ibilbide profesional zabala du. Interpretazioa, irakaskuntza eta zuzendaritza uztartzen ditu bere jardunean, eta, gaur egun, Andoaingo Musika Bandaren zuzendaria da.

Kontzertuaren ardatza Mozarten Requiem izango da, konpositore austriarraren azken lanetako bat eta musika klasikoaren historiako obra ezagunenetako bat. 1791n enkargatu zioten, eta Mozart hil zenean obra amaitu gabe geratu zen. Ondoren, Franz Xaver Süssmayr bere ikasleak amaitu zuen, eta ordutik errepertorio klasikoaren barruan leku nabarmena izan du.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Datorren ostegunean hasiko da Zumaiako 42. Musika Jaialdia010.9623-07-2026
2Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026
3Udako Kontzertua Frantzizkotarren elizan Zarautz Abesbatzaren eskutik0515-07-2026
4Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua0512-06-2026
5Urolako trenak protagonismo berezia izango du ostiral honetan hasiko den 'Udako Musika Printzak' zikloan0509-07-2026
6Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak0514-07-2026
7Salbatore Deuna Abesbatzaren kontzertua Aian Agustin Aldalurren oroimenez0511-07-2026
8Итальянский тенор Алессандро Сафина выступит с российским оркестром в Москве0006-03-2020
9Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
10Петербургский фестиваль "Опера - всем" завершится показом "Хованщины" Мусоргского0023-07-2025

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.26. Источник: baleike.eus.