Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

CaixaBank Mastersa aurkeztu dute

Дата публикации: 24-06-2026 07:40:00

A Seriean Martijak Lasorekin osatuko du bikoa, Ezkurdiak Albisurekin eta Zabaletak Larrazabalekin. B Seriean Joanes Bakaikoak ez du jokatuko.

Основное содержимое страницы с новостью.

San Ferminetako lau eta erdiarekin udako pilota jaialdietan bete-betean murgildu da katedra. Udako festetako torneoei beste klasiko bat batuko zaie: CaixaBank Mastersa. Pelota Pro Ligak Mastersa eta udako torneoak aurkeztu zituen ekainaren 23an Bilbon. 

CaixaBank Mastersa bi mailatan jokatuko da, A Seriean edo lehen mailan, eta B Seriean edo promesen mailan. Txapelketa honetan Baiko eta Aspepelota enpresetako pilotarien arteko bikoteak osatzen dira. 

B Seriean ez da Joanes Bakaikoa pilotaria ariko. Amiano-Gabirondo, Jaka-Eskuza, Murua-Eskiroz, P.Etxeberria-Landa, Peña II.-Loza, Zabala-Morgaetxebarria eta Zubizarreta IV-Bikuña izango dira lehiatuko diren bikoteak. Txapelketa uztailaren 16an hasiko da Amorebieta-Etxanon, eta Zallan despedituko da, urriaren 3an.

A Seriean, ordea, lehen mailako hiru pilotari sakandarrek jokatuko dute. Ezkurdiak Albisurekin osatuko du bikoa, Lasok Martijarekin eta Zabaletak Larrazabalekin. Beste bikoteak Altuna III-Imaz, Artola-Rezusta, Dario-Iztueta eta Elordi-Mariezkurrena II dira. Kasu honetan, txapelketa uztailaren 17an hasiko da Vianan, Dario-Iztuetaren eta Altuna-Imazen arteko partidarekin. Finalerdiak Nafarroa Arenan jokatuko dira urriaren 2an, eta finala toki berean, urriaren 4an. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ezkurdiak eta Zabaletak ez diote Mastersari hasiera ona eman017.120-07-2026
2Esperimentua, finalera!017.3109-03-2026
3Tanto bakarrarengatik, eta polemika tarteko, Elordi eta Zabaleta finaletik kanpo07.4616-03-2026
4Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatuko dute Donostia Hiria Torneoan01022-07-2026
5Ekaitz Apraiz eta Bianca Maldonado onenen artean Bergarako xake txapelketan08.3125-07-2026
6P. Etxeberriak eta Zabaletak ezin izan zuten San Fermin Trofeoa eskuratu08.6215-07-2026
7Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest08.9209-07-2026
8Теннисист Медведев впервые в карьере выиграл турнир серии Masters0019-08-2019
9Рублев проиграл Циципасу в финале турнира серии "Мастерс" в Монте-Карло0018-04-2021
10Первая ракетка мира Джокович вышел в финал теннисного турнира серии "Мастерс" в Риме0020-09-2020

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.34. Источник: www.guaixe.eus.