Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Zerrenda bakarra

Дата публикации: 21-11-2017 14:07:28



Основное содержимое страницы с новостью.

Zerrenda bakarra

O, zerrenda bakarra.

Oda ederra idatziko nizuke,

hain izen itsusia ez bazenu.

Eta merchandising lerro oso bat aterako nuke zure markarekin aberasteko, baldin eta saltzen hain zaila ez bazina.

Irakaskuntzako oposizioetan hautagaien zerrenda bakarra ez egotea eta, beraz, irakasle euskaldunak segregatzea, funtzio publikoan sartzeko UPNk egin duen bazterkeriarik eta zerrikeriarik handienetakoa da. Eta badirudi aldaketaren Nafarroako Gobernuak laster bukatuko duela injustizia hori. Halabiz!

Eta laster etorriko da Erregimen Zaharraren ofentsiba. Adierazpen gogorrak eta helegiteak. Eta AFAPNAren herri ekimen legegilea Parlamentuan, Comisiones Ezkerraren babesa baldin badu, gure zoriona zapuzten ahal duena.

Horregatik, orain, bazterkeriaren aurkakoei tokatzen zaigu zerrenda bakarra zer arraio den ongi-ongi azaltzea eta hortzak erakutsiz defendatzea.

Juan Kruz Lakasta etxe honetako kazetariak egin zuen txistea erabil dezakegu:

– Kaixo, badakizkit Matematikak eta gaztelania. Matematikako eskolak gaztelaniaz ematen ahal ditut?

– Bai, horixe!

– Euskaraz ere badakit.

– A, ba, orduan, ez, ez.

Edo bertzenaz mediku onaren eta mediku euskaldunaren arteko aukeraketa gaiztoari buelta ematen ahal diogu, eta azal dezakegu onena dela hautagai guztiak zerrenda bakarrean sartzea, ikusteko zein den onena, eta horren arabera irakasleak sailkatzea, eta gero ikustea euskaraz dakiten ala ez.

Nahi duzuena. Baina defendatu. Ea, denok nirekin: zerrenda bakarra ra, ra, ra, zerrenda bakarra ra ra ra... Edo halako zerbait.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zerrenda ezagunak, erantzun zailak0013-04-2018
2Berria zara nire albistegietan0005-10-2017
3Futbolkeria0015-11-2017
4Bakarrik ibiltzeaz0009-01-2017
5Zero Zabor Uretan kanpainak Mater ontzia ekarriko du herrira0515-07-2026
60002-04-2026
70020-03-2026
80020-03-2026
9Txerri haztegiak egokitzapenak egiteko baimena jaso du0511-02-2026
10RENDA OCULTA0002-03-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 0. Источник: euskalerriairratia.eus.