2002. urtean ez zuten inondik inora imajinatzen juan Ignacio Galdosek eta Alberto Aierbek sortzen ari ziren lasterketa munduko garrantzitsuenetariko bat bihurtuko zenik. Lasterketaren sormen hori nolakoa izan zen oroitzen dute eta jendeak egindako lana nabarmentzen dute
16/05/2026 a las 12:53h.
Horrela dio Alberto Aierbek: Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia burutazio bat izan zela. Ez zuela batere espero Zegama-Aikorri gaur egun den nazioarteko proba bihurtzea. Egungo egoerara iristeko jende askoren lana eta denbora jarri da mahai gainean. Muxutruk egindako lana. Herritarren bultza-da, laguntza eta euskarria ezinbestekoa izan dira lasterketa hau kondaira bihurtzeko.
Historia hau, guztiak bezela, leku zehatz bat eta pertsona konkretu batzuk dauzka abiapuntutzat. Pertsona horiek, beste batzuen artean, Alberto Aierbe (basozaina garai hartan), Juan Ignacio Galdos alkate ohia eta Antton Bandres (garaiko Euskal Mendizaleen Federazioaren presedientea, gaur egun zendua) dira. Zegama-Aizkorriren gurasoak direla esan dezakegu, bere buruetatik atera baitzen inguru paregabe horretatik mendi lasterketa bat antolatzea.
Testuinguruan jartzen bagara, ulergarria da ideia hori burutazioa zela pentsatzea: 2001. urtean, Zegama-Aizkorri antolatzeko asmoa mahai gainean jarri zenean, mendi lasterketak ez baitziren batere ezagunak. Baten bat zegoen Katalunian, Madrilen eta Sierra Nevadan, baina ez zen batere ohikoa jendea menditik korrika ikustea. Kirol hau, azken 25 urtetan Zegama-Aizkorrirekin batera hazi dela esan dezakegu.
Baina jo dezagun 2000. urtera. «Aizkorriko Lagunen Elkartea sortu genuen eta 2000. urtean erromeri baten antzekoa antolatu genuen uztaileko lehen iganderako, herria eta mendiaren arteko lotura indartu nahian», oroitzen du Galdosek. Hurrengo urteko erromeria antolatzeko berriri bildu ziren eta hor Zegama-Aizkorriren hazia jarri zela diote. «Erromeriarena ondo zegoela esan nuen, baina zerbait ikusgarriagoa antolatu behar genuela proposatu nuen ere. Mendi lasterketaren ideia mahai gainean jarri nuen. Garaian Aneto Extreme izeneko lasterketa bat zegoen eta nik oso ondo ezagutzen nuen Aizkoriko eremua. Hasieran hori burutazioa zela esan zidaten», azaltzen du Alberto Aierbek. Berak inork baino hobeto ezagutzen zuen Aitzgorri-Aratz Parke Naturala, bertan basozaina baitzen.
Bilera hori bukatzerakoan «Julian Beloki hurbildu zitzaidan eta ideia ona zela aitortu zidan», gogoratzen du Aierbek.
«Mendi lasterketaren ideia mahai gainean jarri nuen. Hasieran hori burutazioa zela esan zidaten»
ALBERTO AIERBE
Ideiari bueltak ematen ari zela iritsi zen 2001. urteko uztaila eta horrekin batera. Aizkorriko erromeria. Bertan beste funtsezko pertsona bat agertu zen: Antton Bandres. «Berak esan zidan: 'Zergatik ez duzue mendi maratoi bat antolatzen hemen?'», gogorarazten du Aierbek. Ordurako ibilbidearen lehen zirriborro bat eginda zeukan basozainak, baina maratoiaren ideia entzuterakoan burubelarri jarri zen lanean: «2001. urteko udazkena eta negua neurriak har-tzen igaro genituen, arlo teknikoa lantzen». Alde berean antolakuntzaren kontu guztiak prestatu behar ziren ere eta hor beste bi funtsezko pertsonak agertu ziren: «Enrique Erentxunek eta José Luis Arrietak asko lagundu ziguten. Organizaciones Deportivas El Diario Vasco izeneko elkartean zeuden eta kirol ekitaldi handiak antolatzen adituak ziren. Euskadiko 6 orduak, Donostiako Klasikoa…. Beraiek bazekiten nola antolatu behar genuen dena eta sekulako laguntza eskaini ziguten», gehitzen du Galdosek.
«Enrique Erentxun eta José Luis Arrieta kirol ekitaldi handiak antolatzen adituak ziren eta asko lagundu ziguten»
J. IGNACIO GALDOS
2002. urteko San Fermin egunerako dena prest zegoen Zegama-Aizkorri lehen mendi maratoia ospatzeko. «Lehen ediziotik izan dugu herria bultzatzen atzetik. Jendearen laguntzarik gabe hau dena ezinezkoa izango litzateke eta guztiak sartu ziren laguntzera hasieratik. Gaur egun 625 bolondres ditugu eta lasterketaren antolakuntza puzzle bat bezela ikusten dut nik. Pieza guztien beharra dugu, ezinbestekoak dira denak. Bai ehunka bilera izaten ditugun pertsonak, baita lasterketan zehar jartzen diren bolondresak edo janaria banatzen dutenak», azaltzen du Galdosek.
Gaur egun lasterketa munduko mendi maratoi garrantzitsuen artean dago. Oso azkar gertatu zen hazkunde hori, bigarren edizioan Espainiako Koparen zirkuitoan sartu baitzen Zegama-Aizkorri eta «2003. urtean Buff Skyrunner World Serieseko zuzendaria zena, Albert Balcells, deitu zidan lasterketa munduko kopan sartzeko. Nik ez nuen sinisten, baina berak esan zidan: 'lasai, zuek urtero egiten duzuena egiten jarraitu eta gu arduratuko gara gainontzeko gauzetaz'». Eta 2004. urteaz geroztik, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia munduko mendi maratoi garrantzitsuenen artean dago. 22 urte igaro dira une hartatik eta herriaren babesari eta jende askoren lanari esker, etorkizun arrakastatsua sumatzen zaio lasterketari.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Argindarraren autokontsumoa ez dago jada zigortua | 0 | 5 | 08-05-2019 |
| 2 | Aimar Larrea eta Beatriz Males, azkarrenak aro modernoko X. Izazpirako igoeran | 0 | 5 | 18-05-2026 |
| 3 | Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 4 | Konpostagailuen eraginkortasuna neurtzeko gailuarekin Zizurkilen? | 0 | 5 | 12-06-2026 |
| 5 | 'Euskal Herriko Mugak Oinez' liburuaren aurkezpena ekainaren 3an | 0 | 5 | 29-05-2026 |
| 6 | Guztira 320 lasterkari irteeran VI. Talai-Mendi Trailean | 0 | 5 | 23-05-2026 |
| 7 | Sarrigurendik egin dugu Irrintzi Plaza saioa | 5 | 7 | 31-01-2019 |
| 8 | AEKko Iruñezar euskaltegitik egin dugu Irrintzi Plaza saioa | 0 | 5 | 12-12-2018 |
| 9 | Iruñerrian Gaur 2026-01-20 | 0 | 0 | 20-01-2026 |
| 10 | Iruñerrian Gaur 2023-09-18 | 0 | 0 | 18-09-2023 |