Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Egun osoko saltsa larunbat honetan, Gazte eta ez hain gazte Erronkarekin

Дата публикации: 20-10-2026 22:00:00


30 urteko mugatik gorako eta beherako astigartarrak aurrez aurre ariko dira, makina bat probatan.
 

Основное содержимое страницы с новостью.

Sekulako giroa izango da larunbat honetan, Astigarragan. Gazte eta ez hain gazte Erronka jokatuko da egun osoan zehar, eta makina bat probatan hartuko dute parte 30 urtetik gorako eta beherako herritarrek, aurrez aurre. Ikusi nolako egitaraua prestatu duten! 240 lagun baino gehiago ariko dira probetan lehiatzen, eta are gehiago elkartuko dira herri bazkarian.

Duela hiru urte erronka jokatu zutenetik, taldez aldatu dira zenbait partehartzaile, ezinbestean. Horixe dauka 'zahartzeak', 30 urteko muga ere gainditu egiten dela. Kamixetaren kolorea, edozein kasutan, denek aldatu beharko dute, bandoz aldatutakoen pena arindu nahian edo...

Kontuak kontu, 2023ko erronkan gorriz eta berdez aritu baziren, beste bi kolore izango dituzte aurten: horiz ariko dira gazteak, eta urdinez ez hain gazteak. Bihar jaso beharko dituzte kamixetak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Zipotza elkartean. 

GAZTE ETA EZ HAIN GAZTE ERRONKA

ASTIGARRAGAN

URRIAK 24, larunbata

10:00, Errelebo proba, ibai parkean.

11:00, Jolasak, kantxetan.

11:00, Joselontxos txaranga, kantxetatik hasita.

12:00, Herri kirolak, Emakumeon Plazan.

13:00, Herri jolasak, Joseba Barandiaran plazan.

14:15, Kalejira, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta.

14:45, Talde argazkia, Foru Plazan.

15:00, Herri bazkaria, Txomiñene frontoian.

16:30, 'Playback'a, Txomiñene frontoian.

17:15, Aulki dantza, Foru Plazan.

18:00, Bukaera ekitaldia.

18:30, Elektrotxufla elektrotxarangaren kale buelta, Foru Plazatik abiatuta.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Erronka zein ospakizun eguna dute gaurkoa, Astigarragako gazteek eta ez hain gazteek011.8223-10-2026
2Etxebizitza Asanblada etzi LABek deituta, greba orokorraren inguruan025.4719-10-2026
3Hernaniko ur-zerbitzuan gorabeherak, obrengatik019.6724-10-2026
4Bazkaria Akarregin, Urumea Ikastolako ikasle ohiek017.3324-10-2026
5Argindarrik ez kiroldegian, bihar018.5923-10-2026
6Etxebizitza Sindikatuak asanblada ostiralean, greba antolatzeko024.0320-10-2026
7Mugikorretarako aplikazioa sortu du Añarbek, herritarrek urtegiaren egoera ikusi eta abixuak jasotzeko016.7221-10-2026
8'Biziberritu' prozesuaren bilera, bihar goizean01022-10-2026
9Asanblada irekia gaur, Etxebizitza Sindikatuarena015.6522-10-2026
10Etxebizitza Asanblada gaur, Biterin07.3521-10-2026

Классификация: Наука. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 21.11. Источник: kronika.eus.