Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Maixabel Lasak jasoko du aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Дата публикации: 23-10-2026 08:42:27

Maixabel Lasak jasoko du 2026. urteko Gipuzkoako Urrezko Domina, indarkeriaren biktima izandako pertsona guztien "duintasunaren aitortzan eta elkarbizitzaren berreraikuntzan" egindako "ekarpen etiko sakon eta eskuzabalagatik". Aitorpena emateko ekitaldia abenduaren 16an egingo da, Foru Jauregian.

Основное содержимое страницы с новостью.

DONOSTIA 23 (EUROPA PRESS)

Maixabel Lasak jasoko du 2026. urteko Gipuzkoako Urrezko Domina, indarkeriaren biktima izandako pertsona guztien "duintasunaren aitortzan eta elkarbizitzaren berreraikuntzan" egindako "ekarpen etiko sakon eta eskuzabalagatik". Aitorpena emateko ekitaldia abenduaren 16an egingo da, Foru Jauregian.

Eider Mendoza ahaldun nagusiak eman du aurtengo sarituaren berri ostiral honetan, eta, nabarmendu duenez, bizipen pertsonal "oso mingarrietatik abiatuz" -ETAk Juan Mari Jauregi senarra hil zuen 2000ko uztailean-, "elkarri entzun, biolentziak eragindako kaltea errekonozitu eta kalte hori erreparatu" zedin bide berriak zabaltzeko "ausardia eta gizatasun izugarria" izan ditu Lasak, balio demokratikoetan oinarritutako memoriaren aldeko lanaren bitartez, bakegintzarako eta euskal gizartearen etorkizunerako "zutabe sendoak" eskainiz.

Gipuzkoako Aldundiaren arabera, Maixabel Lasaren ibilbide propioa "zabala eta eredugarria" da, dela giza eskubideen defentsan, dela jardun politiko zein erakunde arduretan, dela memoriaren eta elkarbizitzaren alde abiarazitako ekimen anitzetan.

Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria izan zen 2001 eta 2012 artean, eta Glencree ekimena, ETAko presoak birgizarteratzeko Nanclares bidea edota bilera errestauratiboak bezalako egitasmo "ausartak" bultzatu izan ditu azken hamarkadetan, une oro biktimen pluraltasuna eta duintasuna gidari izanik.

Bere ahotsaren eta bizitza ibilbidearen bitartez, urte hauetan guztietan "erreferentzia etiko eta zibiko oso indartsua" eskaini dio gipuzkoar eta euskal gizarteari, hain zuzen ere, "bakea eta elkarbizitza eraikitzea lehen mailako desafioa zen momentu batean".

Eider Mendozaren hitzetan, "ETAren biktima gisa, herritar guztioi eskainitako testigantza eta eredugarritasunetik harago, Maixabel Lasaren eskuzabaltasunak guztion aitortza merezi du".

"Giza eskubideetan eta balio demokratikoetan oinarritutako memoria baterako oinarriak eskaini dizkigu; biolentzia ezberdinek eragindako biktimen arteko zubiak eraikitzeko gaitasuna izan du; biktimen pluraltasunetik abiatuz, guztiek merezi duten begirunea, aitortza, duintasuna eta memoria errekonozitzeko ateak zabaldu ditu. Horrekin guztiarekin, memorian, gizatasunean eta balio etiko sendoetan oinarrituta, Gipuzkoan eta Euskadin elkarbizitza baketsua finkatu dadin ekarpen oso sakona egin du", goraipatu du.

Gipuzkoako Urrezko Domina emateko

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ttakunen Mendiparta 2026, Jesus Larrañagaren omenez larunbat honetan014.1710-09-2026
222. Udako Argazkien Lehiaketako irabazleak aukeratuta011.0425-09-2026
3Abiatzear da aurtengo Euskaldunentzako Jabetze Eskola08.2602-10-2026
4Zaloa Basabe: “Iruñea eredu bihurtu dugu jai giroko eraso sexistak salatzerako unean”011.1914-07-2026
5Metropoli Forala 2018-12-140514-12-2018
6Josu Merino eskalatzaile elgoibartarrak zabalduko du gaur 2026ko Mendi Astea, Mendietxen0526-05-2026
7 Naroa Zabala Sanchez(e)k ETB3 ez ixteko sinadura bilketa abiarazi du Pantailak Euskarazek(r)i buruz egindako iruzkinak 014.1719-03-2026
8Agurtzane Zubillagak Itziar Etxezarretaren lekukoa hartu du Ezkio-Itsasoko zinegotzi karguan014.7604-10-2026
9Indarkeria matxistak belztu ditu beste urte batez 2026ko sanferminak09.8215-07-2026
10Europako funtsen kudeaketan estaturik gabeko nazioen parte hartze handiagoa eskatu du Jaurlaritzak Estrasburgon05.4822-10-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.48. Источник: www.europapress.es.