Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

«Gaba Beltzaren jatorri herrikoia berreskuratzeko ahalegina egin dugu»

Дата публикации: 24-10-2026 19:06:06

Axuri Beltza kalejirak eta Talaixako Mamuaren erreketak indar berezia izango dute, «jaia hartzen ari zen Halloween kutsutik alde egiteko»

Основное содержимое страницы с новостью.

Jabi Leon

Mutriku

24/10/2026 Actualizado a las 21:06h.

Mutrikuarrek herrian errotuta dagoen Gaba Beltza festaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datozen egunotan. Hala ere, aurtengoa ezberdina izango da; jaiaren antolakuntzan parte hartzen duten herriko talde eta eragileek «Gaba Beltzaren jatorri herrikoia berreskuratzeko ahalegina» egin dutelako.

Mutrikuko Gaba Beltza jaiaren antolakuntzan Gure Ametsa dantza taldeak, Txantxangorri aisialdi taldeak, Lapatxoko gaztelekuak, Mutrikuko gaztetxeak, herriko hiru ikastetxeek eta Udaleko Kultura sailak hartzen dute parte; eta horrezgain, Akordeoi taldeak eta Txistu taldeak ere parte hartzen dute kalejiran.

Mutrikuko Udaletik azaldu dutenez, «iaz, dantza taldeak, antolaketan parte hartzen dugun guztiok elkartzea proposatu zuen, azken urteetan egun hau hartzen ari zen 'Haloween kutsuagatik' kezkatuta».

Kezka horrekin bat egin zuen lantalde osoak; eta «ospakizun honen jatorri herrikoia berreskuratzeko eta bistaratzeko zerbait egin beharra zegoela» ikusi ere. Hori dela eta, urte honen hasieran Gaba Beltzaren eta Euskal Herriko neguko festen inguruko hitzaldi bat burutu zen herrian, «eragileok gaiaren inguruan jazteko».

Era beran, «aurtengo egitaraua osatzerakoan eragile bakoitzak bere esparruan helburu hau lortzeko pausuak emateko konpromisoa» hartu zuen.

Beraz, «guzti honen emaitza» izango da aurtengo Gaba Beltza festarako prestatutako egitaraua.

Aldaketa nabarmenenak

Gaba Beltzaren jatorri herrikoia berreskuratzeko saiakera horretan, festaren antolakuntza taldeak indar berezia eman nahi izan dizkie Axuri Beltza kalejirari eta Talaixako Mamuaren erretze ekitaldiari.

Horretarako, «partaideen adin tartea zabaldu da, mozorro eta jantziak zaintzeko ahalegin berezia egin da eta Mutrikuko Talaixako Mamuaren ipuinari protagonismo gehiago eman nahi izan zaio».

Egitarau zabala

2026ko Gaba Beltza jaiari hasiera emateko 2013an eta 2014an jaiotako gaztetxoentzako 'Beldurren Kutxa' izango da igande honetan bertan (18:00etan) Gaztelekuan.

Behin abiatuta, egitarauak datorren asteazkenean izango du jarraipena, Lur Usabiaga kontalariak 6 urtetik aurerako haurrentzat Udal Liburutegian (16:30etik 18:30era bitartean) eskaniko dituen 'Ipuin ihesgela' kontakizunaren saioekin (gonbidapena behar da).

Hilaren 30ean, berriz, 2009-2014 urteetan jaiotakoentzako Ihes Gela egongo da gaztelekuan baina, hala ere, urriaren 31koa izango da festa honen egunik nabarmenena.

Jadunaldi horretan haurrentzako ekintzak izango dira, goiz eta arratsaldez, Txantxangorri aisialdi taldearen eskutik. Era berean, 19:30ean Axuri Beltza kalejira eta Talaixako Mamua erretzeko ekitaldia hasiko dira Goiko Plazan; eta 22:30etik aurrera Laumono eta Ehun Kilo taldeen kontzertuekin gozatu ahalko da Beheko Plazan.

Aurtengo programa borobiltzeko beldurrezko film emanaldiak egongo dira azaroaren 1ean Zabielen (16:00etan 2009-2012 urteetan jaiotakoentzat eta 18:00etan 2013-2014 urteetan jaiotakoentzat).

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Gaba Baltza elkarrekin gozatzeko deia egin dute herriko hainbat eragilek09.319-10-2026
2Bi egunetan erabakiko dute Enbatako ontziek goi mailan lehiatzeko eskubidea09.2218-09-2026
3Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026
4Udako programazio bereziko azken jarduerak, Astigarragako Gaztelekuan07.918-07-2026
5Metropoli Forala 2025-10-230223-10-2025
6Gasteiz eta Añana Gatzaga ezagutzeko irteera datorren astean011.9419-10-2026
7Helduentzako antzerkiko ate irekiak izango dira asteazkenean Komentuan08.9814-09-2026
8Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua0512-06-2026
9Metropoli Forala 2020-11-260526-11-2020
10Arimen Gaua ospatzeko ekintza ugari izango dira azaroaren 1era bitartean01016-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.