Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Osintxun fusilatutako bost gizonak oroitzeko martxa egingo dute domekan

Дата публикации: 23-10-2026 07:59:44

Urriaren 20an –martitzena–, 90 urte bete ziren faxistek Osintxu eta Mekolalde artean bost gizon fusilatu zituztela. Lore-eskaintza egin zieten egun hartan; asteburuan, Joseba Tapiaren kontzertua eta oroimenezko martxa izango dira.

Основное содержимое страницы с новостью.

1936ko urriaren 20an, Osintxuko zazpi gizon atxilotu zituzten faxistek: Ambrosio Agirre, Jose Garaikoetxea, Ricardo Zangitu, Rufino Akizu, Felipe Garmendia eta Tomas eta Ildefonso Iñarra anaiak, zehazki. Errepublikanoak izatea leporatu zieten, eta, konfesatzeko aukera izan zuten arren, ez zieten epaiketarik egin; guztiek heriotza-zigorra izango zutela erabakia zuten, aldez aurretik, Montejurrako Tertzioko erreketeek. Presoak exekutatzera eraman aurretik, Osintxuko lantegi bateko jabe zen zinegotziak Garmendia salbatu zuen; beste seiak, eskuak loturik eta binaka, Osintxu eta Mekolalde arteko ingurura eraman zituzten.

Agirrek, Zangiturekin partekatzen zuen soka askatu, eta, iluntasuna baliatuz, ihes egitea lortu zuen; lehenengo, Basalgoko Amutxastegi baserrira, eta gero, Elgetara. Beste bost gizonak fusilatu egin zituzten.

IÑAKI IÑARRA ZARRABE: "Gure etxean, ukitu ez den gai bat izan da. Hemendik igarotzen ginenean amonak kontatzen zigun gertatutakoa, baina gerora jakin genuen zergatia".

MARI CARMEN ZARRABE: "Lehen eta orain, hain da handia mina, ezin da ahaztu. Ez dadila berriz gertatu halakorik, asko izan direlako, gehiegi; eta Euskal Herrian, neurririk gabe".

Ahanzturaren aurkako lana

Martitzenean bete ziren 90 urte Osintxuko bost gizonak fusilatu zituztenetik. Duela 15 urte eman zuten herritarrek gertakaria ahanzturan ez erortzeko lehen pausoa, auzoko sarreran euren omenezko monolitoa jarrita. "Monolitoa jarri zenean, gertaera hura etxeko sukaldeetatik plaza publikora atera zuten herritarrek. Ordutik, urtero-urtero, lore-eskaintza egiten da, eta oroimen-pankarta jartzen da. Bost urtean behin, urtemuga borobilak izanik, ekitaldi berezi batzuk egiten dira; aurten ere egingo dira", esan du antolakuntzako kide Xabier Arregik. Intxorta 1937 Kultur Elkartearen lanari esker, Bergarako Udalaren artxiboan dagoen 1936ko Gerra Bergaran izeneko gerra-liburuan dago Osintxuko gertakaria jasoa. 

Arregik esan duenez, 90 urte igaro arren, "zoritxarrez, gaurkotasun handiko gai" bihurtu dira Espainiako gerrako pasarteak: "Entzuteko moduko oihartzuna egiten dute oraindik. Gertakari konkretua izan zen, baina testuinguru baten adierazgarria, aldi berean. 90 urte geroago, ikusten da munduan gertatzen ari den faxismoaren oldarraldia kontuan hartzekoa dela, eta aurre egin behar diogula. Omenaldi honekin, gure ekarpen xumea egin nahi dugu". Antolakuntzako Xabier Arregi eta Iñaki Etxanizekin batera, martitzenean bertan izan ziren, Tomas Iñarraren senide, Iñaki Iñarra Zarrabe eta Mari Carmen Zarrabe; eta Tomas eta Ildefonso Iñarraren senide Iñaki Iñarra Alberdi. Hirurek azpimarratu zuten horrelako pasarteak gogora ekartzearen garrantzia. "Osintxuarron eskuetan dagoen heinean, oroitza bizirik mantentzen saiatuko gara; gure asmoa horretan jarraitzea da", amaitu zuen Arregik. 

IÑAKI IÑARRA ALBERDI: "Oso gogorra eta bidegabea izan zen. Ez zuten inolako errurik, eta lanean ari zirela atxilotu zituzten. Garrantzitsua da hori gogora ekartzea".

XABIER ARREGI: "Urriaren 20a bost lagun haien oroitzarako egun izateko bidean, eguna plazara ekarri eta gune honekin lotutako ekitaldiak antolatzea izango da gure lana".

Egitaraua

Urriak 24, zapatua

• Joseba Tapiaren Agur Intxorta Maite kontzertua, Txuringo kulturgunean, 20:00ean.

Urriak 25, domeka

• Osintxuko bost gizonen oroimenezko martxa; Osintxuko plazatik monolitora., 12:30ean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1El recuerdo de las víctimas en el 90 aniversario del frente de Intxorta este domingo08.9603-10-2026
2Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua0512-06-2026
3Udako Kontzertua Frantzizkotarren elizan Zarautz Abesbatzaren eskutik0515-07-2026
4Basotxo elkarteak Aste Kulturala antolatu du urriaren 26tik 30era0422-10-2026
5Sahatsa dantza taldearen 'Ezpata dantzariak' argazki erakusketa, Portaleburun08.5715-10-2026
6Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan07.3505-09-2026
7'Asesinato en el Jubiletxe', obra teatral este jueves en Erribera Kulturgunea08.7107-10-2026
8Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko0508-07-2026
990 urte geroago, bizirik dago 1936ko fusilatuen eta gerraren biktimen memoria015.4923-10-2026
10La teatralización del 90 aniversario del frente de Intxorta busca figurantes013.3826-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.25. Источник: goiena.eus.