Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Getariako gazteentzako espazio autogestionatu berria prest dago

Дата публикации: 15-10-2026 19:42:22

Aldamar parkean egokitutako espazioaren obrak amaitu dira eta larunbat eta igandean ate-irekiak egingo dira herritarrek ezagutzeko

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

15/10/2026 a las 12:25h.

Getariako Udalak gazteentzako espazio autogestionatu berria egokitzeko lanak amaitu ditu Aldamar parkean. Azken xehetasun batzuk baino ez dira falta, eta Udala espazioa herritarren eskura jartzeko azken urratsak ematen ari da.

Horretarako, larunbat eta igandean, ate-irekiak egingo dira, herritarrek gune berria ezagutzeko eta egindako lanaren emaitza bertatik bertara ikusteko.

Espazioak erabilera anitzeko gune zabal bat eta bi entsegu-gela izango ditu, besteak beste. Horrez gain, bi sarrera-irteera eta bi komun egokitu dira, eta akustika ere zaindu da, espazioak izango dituen erabilera ezberdinei ahalik eta erantzun onena emateko.

Beharretatik abiatuta

Espazio berriaren sorrera gazteen eta herriko eragileen beharrak eta nahiak aztertzeko egindako prozesu parte-hartzaile baten emaitza da. Lanketa horretan, besteak beste, gazteen parte-hartzea, aisialdi-ohiturak eta etorkizuneko espazioaren erabilerak aztertu ziren, gune berriaren ezaugarriak eta aukerak definitzeko.

Prozesu horren bidez, espazioaren erabilera eta antolaketa herriko errealitatera eta beharretara egokitzeko oinarriak ezarri dira. Helburua da gune berria irekia eta dinamikoa izatea, gazteek zein herriko eragileek beren ekimenak garatzeko eta Getariako bizitza sozial eta kulturala indartzeko aukera izan dezaten.

Gazteentzat bakarrik ez

Helburua da Getariako gazteek elkartzeko eta beren ekimenak garatzeko gune propioa izatea, baina baita herriko eragileek jarduerak, proiektuak eta bestelako ekimenak garatu ahal izatea ere.

Newsletter

Horrela, Gazte Asanbladaren eta Grakaren autogestioa oinarri hartuta, espazio berriak gazteen parte-hartzea eta sormena sustatzeko gunea izan nahi du, baina baita herriko eragile sozial, sindikal eta politikoek elkartzeko, antolatzeko eta beren ekimenak garatzeko txokoa ere.

Kalitatezko esku-hartzea

Obrak hasieran aurreikusitakoa baino hiru hilabete inguruko atzerapenarekin amaitu dira. Atzerapenean eragina izan dute, besteak beste, saneamendu-sarean egindako aldaketek, parketik beheko lokaletan gertatutako ur-iragazketek eta hainbat elementuren horniduran izandako atzerapenek.

Hasieratik, Udalak argi izan du espazioaren egokitzapenak araudi guztiak bete behar zituela eta esku-hartzea kalitatezkoa izan behar zuela, Udalak egiten dituen gainerako esku-hartzeetan bezala. Horretarako, beharrezkoak izan diren egokitzapen eta hobekuntzak egin dira, eta Udalak pozik baloratzen du lortutako emaitza, hasierako helburu hori bete delako.

Ateak irekitzeko unea

Proiektuaren emaitza herritarrei erakusteko, bihar eta etz urriak 17 eta 18an, ate-irekiak egingo dira. Herritarrek espazio berria barrutik ezagutzeko, egindako lanak ikusteko eta aurrerantzean izango dituen aukerak ezagutzeko aukera izango dute.

Getariako gazteentzako eta herriko eragileentzako gune berri bat irekitzen da horrela: elkartzeko, sortzeko, entseatzeko, proposamenak garatzeko eta herriari ekarpena egiteko espazio bat.

Ate irekiak

Lekua

Aldamar parkea, Getaria

Larunbata

Urriak, 17

Goizean, 11:00etatik 13:00etara

Arratsaldean, !8:00etatik 20:00etara

Igandea

Urriak, 18

Goizean, 12:00etatik 14:00etara

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Parketarrak ekimena bueltan da08.1906-10-2026
2Elgetako ostatuetan ere egonaldi turistikoaren zerga aplikatu beharko da urtarriletik aurrera010.3322-07-2026
3Udaletxeak teilatu berria du0517-02-2026
4La pirámide del monte Aldamín, la cima olvidada07.227-07-2026
5Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik01023-09-2026
6Klimaren aldaketara egokitzeko neuriak harteko proposatudio Zarauzko EH Bilduk udal gobernuari01018-09-2026
7Pagoeta eguna borobila aurtengoa0507-06-2026
8Baloreak-en plaza birtuala, topaleku bikaina5715-04-2020
9Azken eguna, Uda Parkean jaialdiarena01024-07-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 12.31. Источник: www.diariovasco.com.