Urriaren 19ra arte egongo da errolda kontsultatzeko eta datu okerrak zuzentzeko aukera
16/10/2026 Actualizado a las 11:57h.
Azaroaren 29an egingo diren Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorrei begira, hautesle-erroldako zerrendak kontsultatzeko aukera dago Getariako Udal bulegoetan.
Herritarrek beren erroldako datuak zuzenak direla egiaztatu ahal izango dute, bereziki azken hilabeteetan 18 urte bete dituztenek, helbidez aldatu direnek edo aurreko hauteskundeetan identifikazio-arazoren bat izan dutenek.
Kontsulta egiteko, Udal bulegoetara jo beharko da, nortasun-agiria, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuta. Urriaren 19ra arteko epea dago izen-abizenak eta helbidea egiaztatzeko, eta datuetan akatsen bat antzemanez gero, dagokion zuzenketa eskatzeko.
Errolda kontsultatzeko, herritarrek Udal bulegoetako herritarren arretarako ohiko ordutegia izango dute: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, eta astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara.
Era berean, hauteskunde-egunean botoa zuzenean ematerik izango ez duten herritarrek posta bidezko botoa eskatzeko aukera izango dute, azaroaren 19ra arte.
Udalak herritarrei gomendatzen die erroldako datuak garaiz egiaztatzea, hauteskunde-egunean botoa emateko arazorik izan ez dezaten.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan izango dira asteburu honetan | 0 | 7.43 | 21-10-2026 |
| 2 | EHNEk mendiko uren inguruan bilera deitu du gaur Kultur Etxean | 0 | 12.94 | 09-06-2026 |
| 3 | Drogen arriskuak murrizteko ikastaroa antolatu du Arrasateko Udalak | 0 | 6.64 | 20-10-2026 |
| 4 | Zuk ere baduzu tokia Euskararen Hirian! | 0 | 8.92 | 21-09-2026 |
| 5 | Euskara ikasteko aukera ugari izango da urritik aurrera Usurbilen ere | 0 | 8.34 | 24-09-2026 |
| 6 | Aretxabaletak lehen aldiz ospatuko du Elkarteen Eguna maiatzaren 23an | 0 | 9.07 | 18-05-2026 |
| 7 | Indarkeria matxistak belztu ditu beste urte batez 2026ko sanferminak | 0 | 9.82 | 15-07-2026 |
| 8 | Iruñerrian Gaur 2017-01-19 | 0 | 10 | 19-01-2017 |
| 9 | Iruñerrian Gaur 2016-12-19 | 0 | 10 | 19-12-2016 |