Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Miren Odriozolak literatur beka bat du

Дата публикации: 17-10-2026 16:14:01

Emakumeen Txokoak eta Udalak bere izena duen beka sortu dute eta omenaldia egin diete azpeitiarrari. Bere ibilbide «eredugarria» goraipatu dute herritar ugariren aurrean

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

17/10/2026 Actualizado a las 18:14h.

Emakumeen eta LGTBIQ+ pertsonen istorioak itzaletik argitara ateratzea helburu duen literatur beka sortu dute Azpeitian: Miren Odriozola beka. Onuradunak 15.000 euroko dirulaguntza jasoko du. Sanagustin kulturgunea herritarrez bete da aste honetan, bekaren aurkezpena egiteko. Omenaldi kutsua ere izan du ekitaldiak. Horrela, 'Gerraundiko Miren' gertutik ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

Nagore Alkorta alkateak zabaldu zuen hitzartea, eta Mirenen ibilbidea nabarmendu zuen. «Sarri ikusten dugu herriko bizitza sozial eta politikoan parte hartzen, betiere bere ideiei eta konpromisoei eutsiz», esan zuen. Leire Ibargurenek idatzitako 'Laura esaten zioten' liburuak Mirenen historia ezagutzeko eta munduko beste errealitate batzuekin lotzeko aukera eman zuela gogorarazi zuen.

Alkortaren hitzetan, lan horrek agerian uzten du oraindik zer dagoen egiteko emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboaren historiari dagokionez. «Herri baten memoria osatzeko ezinbestekoa da bizipen horiek jasotzea, lantzea eta kontatzea», adierazi zuen. Horregatik sortu dute beka, «herri-ondarea belaunaldiz belaunaldi transmititzeko eta, aldi berean, literatur sorkuntza sustatzeko».

'Hitz bat gehi beste bat, boterea'

Miren Arrieta Parekidetasun Batzordeburuak Margaret Atwood idazlearen hitzak ekarri zituen gogora: 'A word after a word after a word is power'; hau da, 'hitz bat, beste hitz baten atzetik, eta beste bat: hori boterea da'. Atwooden 'Spelling' poeman agertzen den esaldiak hizkuntzaren eta idazketaren indarra azpimarratzen du: hitzak bata bestearen atzetik jartzeak ahotsa, kontakizuna eta boterea eraikitzen ditu.

Arrietak azaldu zuen emakumee historian zehar «ahotsa eta aitortza» ukatu zaizkiela, eta haien izenak eta ekarpenak gutxitan jaso direla. Emakumeek askotariko borroka eta konpromisoetan parte hartu arren, sarri ezkutuan geratu dira. Horregatik, bekak «itzalean geratu diren errelato horiek argitara ateratzea» eta herriko historiaren kontakizun osatuagoa eraikitzea du helburu.

Miren Odriozola jarri zuen horren adibidetzat, herrian bertan pertsona «eredugarriak» daudela erakusten duelako. Bide batez, Bilgune Feministari eta, bereziki, Leire Ibargureni eskerrak eman zizkien, «beka hau beraiek ereindako hazietatik sortu baita».

Newsletter

Arrietak Mirenen ibilbide militantea ere ekarri zuen gogora: «Euskararen eta kulturaren aldeko lanaz gain, langileen eta pentsiodunen mugimenduetan, nazio-askapen prozesuan eta feminismoan jardun zuen. Kalea izan zuen borrokarako esparru nagusi». Haren izena bekari ematea «erreferente» gisa aitortzeko modua zela azaldu zuen.

Aitortza, hunkituta

Miren Odriozolak hunkituta jaso zuen aitortza: «Oso emozionatuta nago. Sekulako sorpresa izan da, ez nuen espero horrelakorik. Mila-mila esker». Bekak bere izena eramatea «ohore handia» zela esan zuen, baina argi utzi zuen aitortza kolektiboa zela: «Ez da nire ohorea bakarrik, denon ohorea da». Azpeitian «hainbeste lan egin duten emakumeekin» partekatu nahi izan zuen ohorea: «1990eko hamarkadatik Azpeitian feminismoaren eta parekidetasunaren alde lanean aritutako emakumeekin, Emakumeen Mahaia sortu zutenekin, Emakumeen Txokoan jardun dutenekin, ahalduntze-eskoletako parte-hartzaileekin, emakumeen memoria historikoa landu dutenekin, kolektibo feministekin eta LGTBIQ+ kolektiboarekin». Odriozolak gogorarazi zuen urte luzez egindako lanak jarraipena izango duela, «patriarkatuaren eta matxismoaren kateak apurtu arte». «Nik Azpeitia parekideago bat nahi dut», gaineratu zuen, «pertsona bakoitzak bere izaera aukeratzeko libre izatea eta errespetua izatea beraiengan».

Bekaren xehetasunak

Miren Odriozola sormen bekaren helburua Azpeitiko emakumeen eta LGTBIQ+ pertsonen bizipenak eta memoria ikusgarri egitea da, baita haien eskubideen alde lan egin duten kolektiboen ekarpenak jasotzea eta literatur sorkuntza sustatzea ere.

Bekaren bidez, askotariko literatur lanak sortu ahal izango dira, hala nola nobelak, kazetaritza-kronikak, komikiak, gidoiak eta ipuinak, besteak beste. Azpeitiko Udalak, gainera, lan irabazlearen 500 ale inprimatzeko konpromisoa hartuko du.

Bekaren irabazleak 15.000 euroko dirulaguntza jasoko du, bi epetan banatuta: % 50 dirulaguntzaren ebazpena ematen den unean, eta gainerako % 50a beka baliatzeko aldia amaitzen denean.

Bekaren oinarriak datozen bi asteetan argitaratuko dira GAOn, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskabideak aurkezteko epea 30 egunekoa izango da, eta hautagaiek banaka edo taldean aurkeztu ahal izango dute eskaera. Epaimahaia bost kidek osatuko dute: Kattalin Miner eta Oihana Arana adituek, Alaitz Olaizola mugimendu sozialeko ordezkariak eta Miren Arrieta eta Edurne Enparan udal-ordezkariek. Edozein zalantza izanez gero, parekidetasuna@azpeitia.eus helbidera idatzi daiteke.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Elena Uriz, bizitza asko bizi bakarrean06.7808-10-2026
2"Gure irudia zen mezua: zazpi lurralde eta zazpi gorputz euskararen inguruan bat eginda"08.120-08-2026
3Euskaraz bizitzeko eta euskara ospatzeko01010-10-2026
4Gaba Baltza elkarrekin gozatzeko deia egin dute herriko hainbat eragilek09.319-10-2026
5Aramaioko Guraso Elkartea "kezkatuta" dago azkenaldiko gertaerekin08.7116-07-2026
6Udaletxeak teilatu berria du0517-02-2026
7Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
8Hiru jarduera Emakumeon Etxearen eskutik, maiatzean Astigarragan022.7208-05-2026
9"Euskal txerria berreskuratzen ari da Oihane Rodrigo"0511-06-2019

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 7.43. Источник: www.diariovasco.com.