Irteera Andatza auzotik izango da, arratsaldeko 15:30etan, parte hartzaileek 21 kilometrotako ibilbidea osatu beharko dutelarik
22/10/2026 Actualizado a las 17:22h.
Larunbat arratsaldeko honetan Aiako VI. Mendi Duatloia ospatuko da, irteera Andatza auzotik izango duelarik arratsaldeko 15:30etan. Parte hartzaileek 6 kilometro korrika eta 15 bizikletaz burutu beharko dituzte, guztira 21 kilometro, banaka zein bikoteka.
Andatzako auzo elkarteak Aiako Udalarekin eta Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean antolatutzen duen duatloi hau, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko bosgarren proba izango da. Aurretik, Asteasu, Zarautz, Durango eta Kanpezun ospatuko dira eta Aiakoaren ondoren, beste lau geratuko dira zirkuitua osatzeko, Ibarran, Idiazabalen, Bidanian eta Adunan.
Larunbateko ibilbideak 21 kilometro izango ditu. Lehen sektorean, 6,21 kilometroko eta 275 metroko malda duen zirkuituan hiru itzuli egin beharko dituzte korrika. Mendi bizikletaz osatu beharreko sektoreko zirkuituak 13,2 kilometro eta 642 metroko malda ditu, eta baia ere, hiru itzuli eman beharko dizkiote.
Froga amaieran, partaide bakoitzak opari poltsa jasoko du, kamisetarekin, ura eramateko botilarekin eta sagardo botilarekin. Eta froga amaieran, arratsaldeko 18:15ak aldera, Andatza bertan, sari banaketa egingo da.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Indamendi Mendi Bazkunak Palentziako Mendilerrora irteera antolatu du Pilarikako zubirako | 0 | 10 | 16-09-2026 |
| 2 | Indamendi MBk mendiko eski talde bat sortzeko bilera antolatu du | 0 | 9.18 | 22-10-2026 |
| 3 | Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean | 0 | 15 | 25-05-2026 |
| 4 | Indamendik umeentzako ibilaldia antolatu du Herniora irailaren 26rako | 0 | 8.1 | 22-09-2026 |
| 5 | Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan | 0 | 7.35 | 05-09-2026 |
| 6 | Indarra lantzeko bigarren Hekin Eguna, larunbat honetan kiroldegian | 0 | 10.65 | 14-05-2026 |
| 7 | Greba doinu artean entzun dira bertsoak Aihotz plazan | 0 | 8.04 | 05-08-2026 |
| 8 | Jaiak baloratzeko batzar irekia deitu du Udalak, uztailaren 29rako | 0 | 13.03 | 22-07-2026 |
| 9 | Helduentzako antzerkiko ate irekiak izango dira asteazkenean Komentuan | 0 | 8.98 | 14-09-2026 |
| 10 | Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik | 2 | 6 | 15-07-2026 |