Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Amaiur Esparza: “Gure tenplu galduak azkeneko urteetan sumatu ditugun aldaketa, hutsune eta galerak dira”

Дата публикации: 22-10-2026 16:34:56

Odolkiak Ordainetan Tafallako taldeak ‘Gure tenplu galduak’ bigarren diskoa kaleratu du

Основное содержимое страницы с новостью.

Odolkiak Ordainetan taldeak bere bigarren disko luzea kaleratu du, Gure tenplu galduak izenburupean, hamar urteko itxaronaldi luzeari amaiera emanez.  “Azkeneko urte hauetan, nahi eta ezinean ibili gara. Gogo faltagatik, beste musika proiektu batzuetan ibili garelako edota bestelako ardurak izan ditugulako, elkartzeko eta disko bat prestatzeko ez dugu momentua aurkitu. Gure artean askotan hitz egin dugu buru belarri jartzeko momentua zela, eta azkenean lortu dugu”, azaldu du Amaiur Esparza abeslariak.

Urko Araiz (gitarra), Xabier Oses (kontrabaxua), Iñaki del Río (bateria) eta Amaiur Esparza (ahotsa eta gitarra) osatzen dute laukote tafallarra. Sasoi betean eta inoizko soinu hoberenarekin itzuli dira oholtzara haien proiektu musikalari jarraipena emateko. Hain zuzen ere, Esparza Euskalerria Irratiko Irrintzi Plazako ‘Erreber’ musika oholtzan izan da lan berriaren xehetasunak azaltzen.

“Azkeneko urtean lan handia egin dugu diskoa prestatzen, kontzertuak albo batera utzita. Eta oso pozik gaude, bai konposaketetan, bai alor musikalean bai eta letretan ere eboluzio garbia nabaritu daitekeelako”, gaineratu du taldekideak.

12 kantuz osatutako diskoa da Gure tenplu galduak. Geldirik egon den gure taldeari egiten dio erreferentzia, baina baita azken hamabost urteetan Euskal Herrian bizi izan den egoera soziopolitikoaren aldaketari eta gazte izatearen amaierari ere. Hala ere, mezu ezkorretik haratago, taldeak itxaropenari leiho bat ireki nahi dio abesti hauen bitartez”.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hiri Galduak taldea, zuzenean0518-03-2019
2"Gure irudia zen mezua: zazpi lurralde eta zazpi gorputz euskararen inguruan bat eginda"08.120-08-2026
3Trigger, txelo soinuz bide berriak uztartzen09.2508-10-2026
4Eusrock: Elortzibarko 20tik gora musikari, larunbatean, euskararen alde2316-05-2019
5Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
6Jaitxo Segura eta Jose Luis Larraburu: "Goizeko dianetan oso jende nahasketa polita ikusten da kaleetan"5709-07-2026
7Metropoli Forala 2020-12-150515-12-2020
8Kaparrak, umorez eta bihotzarekin sortutako kanta dantzagarriak09.1512-08-2026
9Metropoli Forala 2021-10-010501-10-2021
10'Txapeldun ezkutuen' zerrendan daude bailarako hainbat enpresa011.7218-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.22. Источник: euskalerriairratia.eus.