Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu

Дата публикации: 19-05-2026 18:44:14



Основное содержимое страницы с новостью.

Leire Astiasaran

19/05/2026 a las 20:36h.

60 urte pasau dira Mario Padillak, Gorosarri Dantza Taldea sortu zuenetik. Ordutik, taldeak gora-behera asko eduki dituen arren, gaur egun osasuntsu gaude eta hemendik aurrera ere horrela jarraitu gura genuke.

Zapatuan egun zoragarria pasatu genuen eta zuzendaritza taldetik eskerrak eman nahi dizuegu.

Lehenik eta behin eskerrik asko, urte askoan zehar Mariorekin batera dantza pausoak ikasi eta zapatua moduko egun baten jantziei hautsa kendu eta dantzara animatu zineten dantzarioi. Dantzario ohiek pila bat disfrutatu zuten, momentuan berain gogo aurpegiak asko esaten zuten eta argazkietan ere ala ikusten da.

Ezin ahaztu gaur egun dantza taldea bizirik mantentzen duten pertsonak, helduak gazteak eta haurrak; zuek zarete oraina ta etorkizuna!

Gure txistulari maiteak!!. Ez dakizue zenbat eskertzen dizuegun geure arrimoen alde denetara etortzea! Zoragarriak zarete!! Dantzariotaz harro gaude baina zuetaz ere bai!!!

Hitz batzuk irakurri ziren hasieran eta amaieran txistularie egindako omenaldian, eta jendearen aurpegietan emozio malkoak ikusten ziren.

Newsletter

Bolondresoi ere eskerrik asko zapatua moduko egun zoragarri bat aurrera ateratzeagatik. Zuen prestutasun barik ezingo genuke eta aurrera egin!

Gure artistak, Karmelo eta June. Egunari toke berezia ematearren, herria kolorez jantzi zuten!

Bazkalorduan sabela bete eta dena txukun-txukun bazkaltzeko prest edukitzearren eskerrik asko, Gutizi katerinerari.

Geure bizilagunak diren Atxabaltako erraldoi ta gaiteroei ere eskerrak, zuen dantza eta musikia gurera ekartzearren!.

Ilunkaran plaza berriz dantzan jarri zuen Matraka elektrotxarangak. Gipuzkoako beste punta bizipozez betetzearren, mila esker!.

Tripa, etxeko eta kalitatezko produktuz betetzearren ere eskerrak Zaloña aurreko baserria!.

Eta egunari bukaera borobila emateko Dj Iver gure musika eskaera danak finfin prestatzearren!

Eta nola ez, eskerrik asko ere Eskoriatzako Udalari bere laguntzagatik eta dena hain erraz jartzeagatik. Besterik ez, eskerrik asko Eskoriatzako herriari gurekin batera herria dantzan jartzearren!. Gora zuek!. Jarraitu dezagun herria egiten eta maite dugun hori zaintzen!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hau ez da joko bat0015-12-2022
2Txikia osorik0023-01-2018
3Fermin Erbiti: Oier Lakuntza01015-02-2012
4Облизнись0020-07-2026
5Zindî: Bernameyeke Taybet bi Dawîbûna Cama Cîhanê01020-07-2026
60525-05-2026
70024-11-2016
80024-11-2016
90024-11-2016

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.