Arraun denboraldiaren balantze positiboa egin du oriotarrak, eta datorren urtean entrenatzen jarraitzeko «gogoa eta ilusioa» dituela dio
30/09/2026 a las 21:21h.
Uda amaitua, agur esan diote traineruek aurtengo arraun denboraldiari. Goi-mailako ligetan, Oriok eta Arraun Lagunakek nagusitasun handia erakutsi dute urte osoan, baita Kontxako Banderak irabazi ere. Orsa Hondarribiaren kasuan, iazko maila bertsuan ibili dira Mikel Orbañanosek entrenatutako arraunlariak: Eusko Label Ligako sailkapen orokorrean bosgarren izan dira, eta emaitza bera lortu dute Kontxako Banderan ere. Orokorrean kontentu agertu da aurtengo denboraldiarekin prestatzaile oriotarra. Parean «aurkari gogorrak» izan arren, «zorte pixka batekin» banderaren bat irabazteko gertu ibili direla nabarmendu du, eta, besteak beste, «pozik» agertu da jarraitzaileen berotasuna gertutik sentitzeagatik. Aurten mende-laurdena bete du Orbañanosek Ama Guadalupekoaren gidaritzapean eta hurrengo denboraldiari begira, jarraitzeko «ilusioa eta gogoa» badituela adierazi du teknikariak.
–Badira aste batzuk denboraldiko azken bi estropadak Bermeon eta Portugaleten jokatu zenituztenetik. Nola baloratzen duzu urtea?
–Orokorrean, denboraldia ona izan dela joko nuke. Gehienbat, oso estropada onak egin ditugulako eta oso erregularrak izan garelako gure mailan uda guztian zehar. Aulki mugikorrarekin hasi ginen eta oso ondo ibili ginen. Iruditzen zait zortzikoari etekin handia atera geniola eta horregatik ere oso pozik gaude. Gero traineruko denboraldia hasi zen neguko estropada horiekin eta, egia esan, baita bikain ibili ginen. Esan dudan bezala, oso erregularrak izan gara estropada guztietan, irudi txukuna emanez.
–Hasieran esan zenuen denboraldi honen helburua iaz erakutsitako mailari eustea zela. Lortu al duzue?
–Bai, ligako sailkapenari begiratuta bosgarren postuan egon gara azken bi urteetan, bai lehengo urtean bai aurten ere. Aurtengoa beharbada zertxobait borrokatuagoa izan da eta uste dut puntualki oso azkar ibili garela. Are gehiago, baldintzek pixka bat lagundu izan baligute, garaipenetik oso gertu ibiltzeko moduko estropadak egin ditugu.
–Agian pena hori izan daiteke, banderaren bat irabazi ez izana. Gertu egon zarete pare bat alditan, batez ere etxeko estropadan.
–Egia da akaso irabazteko adinako mailarik ez genuela; hori bagenekien, aurkari gogorrak genituelako aldamenean. Baina zorte pixka bat izan bagenu, baldintzek pixka bat lagundu izan baligute, irabazteko lehiatik oso-oso gertu egon garen estropada batzuk egin ditugu.
–Joan den denboraldian gazteei aukera gehiago ematearen aldeko apustua egin zenuten. Aurten, Aresko estropadan, harrobiko arraunlariekin osatutako eskifaia batekin atera zineten eta Martin Muñoz B ontziko patroiak ere debuta egin du.
–Hori da. Martinek bi estropada jokatu ditu: Aresen eta Bermeon. Oso pozik gaude egin dugun guztiarekin. Alde horretatik, meritu handiko denboraldia egin dute elkarteko arraunlariek. Meritua eurei eman nahi diet, gehienbat behar den bezala egin dituztelako gauzak eta, azkenean, errendimendu on hori lortu dugulako. Saiatu gara gazte horiei bultzada bat ematen, ahalik eta aukera gehien ematen harrobian bertan hasitakoei, bai eta Hondarribiko arraunlariei ere. Alde horretatik iruditzen zait oso maila txukuna eman dugula, hori guztia lanean jarrita. Jarraitzaileak ere oso pozik eta gustura zeudela sentitu dugu herriko traineruarekin, gehienbat hondarribitar arraunlariz osatuta zegoelako. Alde horretatik oso identifikatuta sentitu da herria traineruarekin, eta gu, oso pozik.
Nesken igoera
«Urte osoko saria izan da igoera. Oso kuadrilla polita dute eta bagenekien bazutela maila Euskotren Ligan egoteko»
Harrobia
«Meritua eurena da. Gauzak behar bezala egin dituzte eta horri esker lortu dugu aurten erakutsitako errendimendu on hori»
–Zuen trainerua alde batera utzita, urte oso ona izan da klubarentzat: emakumezkoen ontzia Euskotren Ligara itzuliko da eta gizonezkoen bigarren taldeak ARC-1 mailan mantentzea lortu du.
–Oso pozik gaude. Lehendabizi, nesken igoera horrekin. Oso kuadrilla polita dute eta bagenekien bazutela maila Euskotren Ligan egoteko. Egia esan, urte osoko saria izan da hurrengo urtean Euskotren Ligan egotea. Alde horretatik, bai arraunlariak bai elkartea oso pozik gaude. Bestetik, B trainerua ere gure lerro berdinean doazela ikusten da, eta urte asko dira maila on hori ematen ari direla. Bigarren maila horretan apururik pasa ez izanak ere garaipentzat jotzen dugu.
–Elkartea arraunlarien zati handi bat urtez urte mantentzeagatik bereizten da. Hori izango da datorren denboraldirako erronka?
–Lehendabiziko lana hori izango litzateke, aurtengo taldeari konfiantza ematea. Urtero horretan saiatzen gara. Ahal dela, lehengo aurtengo arraunlariekin jarraitzea. Oraintxe gure helburu nagusia hori da, bai. Hori lortzen badugu, behintzat, aurrerapauso bat eginda edukiko genuke. Beti gogoarekin eta ilusioarekin egoten da jendea, eta hori beti da garrantzitsua. Urtero izaten da bajaren bat, baina iruditzen zait lortuko dugula taldearen % 80 edo %90 mantentzea.
–Gainera, B traineruko arraunlariak ere hor daude.
–Hori da. Denboraldi honetan ere harrobiko arraunlariak izan ditugu, adibidez. Datorrenari begira, aurten lehen taldean ibilitako jendea ere ezingo da erlaxatu, batez ere atzetik jende polita datorrelako bultzatzen. Seguru nago horiek ere datorren urtean maila hobea emango dutela. Adinagatik, normalean urtez urte maila hobea ematen joaten baitira, berdin edo hobeto entrenatzen baldin bada, behintzat.
–Hau izan da zure 25. denboraldia Hondarribiko entrenatzaile gisa. Motibatuta ikusten al duzu zeure burua karguan jarraitzeko?
–Egia esan, egunerokoan oso gustura sentitzen naiz arraun elkartean. Dudarik gabe, arraunlariek eta zuzendaritzako kideek nigan konfiantza badute, nik badut jarraitzeko ilusioa eta gogoa. Erakusten ari didate konfiantza eta ilusioa badutela nigan, eta hori da indarra ematen didana aurrera jarraitzeko eta berriz beste urte bat gogoz hartzeko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Orioko gizonezkoen traineruak marka guztiak hautsi ditu amaitu berri den denboraldian | 0 | 19.86 | 22-09-2026 |
| 2 | Metropoli Forala 2021-01-08 | 0 | 1 | 08-01-2021 |
| 3 | Nikanor Ortiz izango da Telmo Deunen senior emakumezkoen taldeko entrenatzaile berria | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 4 | "Kirol Txiki, esfortzu handi": Aroa Cerezo, futbolaria | 0 | 5 | 31-10-2017 |
| 5 | Iker Zabala: «Orio ha demostrado lo que está haciendo durante todo el año» | 0 | 7.28 | 13-09-2026 |
| 6 | Orsa Hondarribia amarra la quinta plaza de la general | 0 | 7.9 | 21-09-2026 |
| 7 | Orio golpea primero en el Campeonato de Euskadi | 5 | 6 | 07-06-2026 |
| 8 | Ioseba Amunarriz recibe la Insignia de Oro de Hondarribia: «He conseguido muchos logros, pero nunca esperé algo así» | 0 | 6.94 | 08-09-2026 |
| 9 | De Gipuzkoa a la cima del mundo | 0 | 11.94 | 20-07-2026 |
| 10 | Ohitura zaharrak mantenduz, Nafarrotik Gipuzkoara | 0 | 10 | 04-08-2026 |