Eskalada, espeleologia, mendiko eskia eta alpinismoa bezalako gaiak lau pelikuletan Iturzaetan 18:00etan igande arratsaldean
16/10/2026 Actualizado a las 22:24h.
Mendi Film zinemaldiko pelikulak Getariako Iturzaeta aretoan ikusiko dira bihar, igandea, urriak 18, 18:00etan hasiko den zine emanaldian. Mendi Tourraren 7. edizioa da Getarian, saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute beste behin. Sarrera doan da, gonbidapenarekin, turismo bulegoan nahiz aretoan bertan eskuratu daiteke.
Eskalada, espeleologia, mendiko eskia eta alpinismoa bezalako gaiak jorratzen dituzten pelikula zoragarriek osatuko dute programazioa. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.
Lau pelikula programatu dira, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian iragan abenduan estreinatu ziren hiru euskal produkzio eta filma estatubatuar bat. Jatorrizko bertsioetan eskainiko dira, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, azpitituluekin lagunduta.
'Izarren Zaunka' lanak Txindokiko ertza du agertokia, haren hormetan eskalatzaile bi, Mikel Saez de Urabain eta Iker Uranga. El Santo Films ekoiztetxearen lana da, Nagore Eceizak zuzendua, Goya sarietarako izendatua 'Zona WAO' dokumental laburrarekin. 'Izarren zaunka'-k Euskarazko Film Onena saria irabazi zuen.
'Aldabide', berriz, Gorbeiako Itxinako barrunbeetan dago kokatua. Espeleo-buzeoa eta esplorazioa, Jon Mendizabal zuzendariaren lanean.
'Un día al año', Atxarteko horma ikonikoetan eskalatzeko gonbitea luzatzen duen lana da, Alfonso Garcíak zuzendua. 'Atxarteko Iñauteria' bezala ezaguna den urteroko bilkura dokumentatu du lan honetan.
Saioa 'Trango' filmak itxiko du. Karakorumgo Trango Dorre Nagusian eginiko mutur-muturreko jarduera kontatzen du.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia | 0 | 5 | 21-06-2026 |
| 2 | El Trabuko Bidea afronta su sexta etapa desde Etxauri hasta Asiain | 0 | 8.4 | 16-09-2026 |
| 3 | Inscripción abierta hasta el jueves para el recorrido montañero en la costa por Indamendi y Pagoeta del domingo | 0 | 11.02 | 15-07-2026 |
| 4 | Udako Merkatua adelanta su séptima edición al primer fin de semana de agosto | 0 | 6.94 | 24-07-2026 |
| 5 | Udako Merkatua adelanta su séptima edición al primer fin de semana de agosto | 0 | 6.94 | 23-07-2026 |
| 6 | Los Pirineos son el destino para Arrola Mendi Taldea del 18 al 20 de septiembre | 0 | 11.5 | 10-09-2026 |
| 7 | Aterkiak eta zahatoak prest dituzte Edurnek eta Zeledon Txikik | 0 | 8.01 | 29-07-2026 |
| 8 | La Marcha de las Siete Anteiglesias recorrerá los rincones rurales de Eskoriatza | 0 | 14.59 | 22-05-2026 |
| 9 | Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean | 0 | 15 | 25-05-2026 |
| 10 | 'Emakumeak gailurretan', una salida montañera para el 16 de mayo | 0 | 20 | 08-05-2026 |