Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Alzheimerra gertutik: prebentzioa, ikerketa eta etorkizuna' hitzaldia, ostegunean

Дата публикации: 30-09-2026 18:59:03

'Azkoitiko oroimenen pasealekua' erakusketa oraindik ikusgai dago Portaleburun

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

30/09/2026 a las 20:59h.

Ttipi Ttapa atletismo taldeak antolatutako VI. Lasterketa Solidario Inklusiboaren barruan, Alzheimerraren inguruan hainbat ekimen prestatu dituzte egunotan gaixotasunaren inguruko informazioa eta kontzientziazioa herritarrengana hurbiltzeko.

Horien artean, urriaren 1ean, ostegunean, 'Alzheimerra gertutik: prebentzioa, ikerketa eta etorkizuna' izeneko hitzaldia izango da Elkarguneko Oteiza aretoan. Hitzaldia CITA-Alzheimer Fundazioaren eskutik izango da, eta bertan Ane Iriondo, neurobiologoa eta neurozientzietako doktorea, eta Carolina López, neuropsikologoa eta neurozientzietako doktorea, izango dira hizlariak.

Erakusketa Portaleburun

Bestalde, 'Azkoitiko oroimenen pasealekua' erakusketa ikusgai dago Portaleburun, urriaren 3ra bitartean. CITA-Alzheimer Fundazioak prestatutako erakusketa interaktiboaren bidez, Alzheimerraren inguruko informazioa eta gaixotasunak eragiten dituen erronkak ezagutzeko aukera dute oraindik bisitariek.

Erakusketa irailaren 21ean inauguratu zen, Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren harira, eta Ttipi Ttapa atletismo taldeak udalaren babesarekin antolatutako VI. Lasterketa Solidario Inklusiboaren barruan kokatzen da ere.

Erakusketa honako ordutegi honetan bisitatu ahal izango da Portaleburun: ostegunean, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era; ostiralean, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Newsletter

Gainera, ostegun honetan, 17:00etatik 19:30era Portaleburu erakusketa aretoan, lasterketan izena emateko aukera ere egongo da. Lasterketa egunean parte hartu ezin dutenek ere badute ekarpena egiteko aukera 'dortsal solidarioa' edo 'dortsal 0' ekimenari esker.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1La VI Carrera Solidaria Inclusiva de Azkoitia se celebrará este sábado06.401-10-2026
2Exposición con los trabajos presentados a la 43 edición del Concurso de Pintura Inazio Iriarte, desde este viernes012.4403-09-2026
3Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak026.124-09-2026
4'Igarako Errota: ura elikagai bihurtuz' tailerra esainiko dute larunbatean09.3413-08-2026
5Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear013.721-08-2026
6Ategiren 25. urteurrenean, interkooperazioa aldarrikatu dute "etorkizuneko lehiakortasuna eraikitzeko"015.8811-09-2026
7Una charla de Gurutz Linazasoro y Maite Solas permitirá conocer mejor el Alzheimer09.3721-09-2026
8Almitza sega elkarteko kideak Europako Taldekako Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan09.0712-08-2026
9Flora kontserbatzeko nazioarteko erakunde batean sartu da Olarizu07.0905-10-2026
10Andramarietako herri bazkarian izena emateko epea astearte honetan amaituko da07.903-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.