Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Asteburu borobila Anaitasunarentzat, bi talde nagusien garaipenekin

Дата публикации: 13-10-2026 14:41:04

Gizonezkoek Elgoibarren aurka eskuratu zituzten hiru puntuak, 1-0eko emaitzarekin, eta emakumezkoek, berriz, Lakua Arriaga 2-0 menderatu zuten

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

13/10/2026 a las 15:28h.

Asteburu bikaina izan da Anaitasunarentzat, gizonezkoen zein emakumezkoen taldeek garaipena lortu baitute euren ligako jardunaldietan. Gizonezkoek Elgoibarren aurka eskuratu zituzten hiru puntuak, 1-0eko emaitzarekin, eta emakumezkoek, berriz, Lakua Arriaga 2-0 menderatu zuten.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako taldeak garaipen estua baina baliotsua lortu zuen Elgoibarren aurka, 1-0 irabazita denboraldiko bosgarren jardunaldian. Gorritxoek aste borobila osatu zuten, aste berean atzeratutako jardunaldia eta bosgarren jardunaldia jokatuta, guztira sei puntu eskuratuz eta Errege Kopako txartela lortuta.

Lehen zatian, Anaitasunak hartu zuen partidaren kontrola, eta baloiaren jabetzaren bidez aurkariaren zelaian jokatu zuen gehienbat. Elgoibarrek, ordea, planteamendu defentsibo argia erakutsi zuen, atzean sartuta eta gorritxoen baloi-galeren zain, kontraerasoan arriskua sortzeko asmoz.

Etxeko taldeari kosta egin zitzaion baloiaren zirkulazioan erritmoa aurkitzea, eta, horren ondorioz, gol aukerak sortzea ere ez zen erraza izan, nahiz eta jokoaren kontrola bere esku izan. Atsedenaldiaren atarian, Aimar Guembereren erdiraketa baten ondoren, Jakes Diazek baloia sareetara bidali zuen, baina epaileak jokoz kanpokoa adierazi zuen. Erabakia zalantzazkoa izan zen, eta markagailua hutsean mantendu zen atsedenaldira iritsi arte.

Bigarren zatian, Anaitasunak aldaketak egin zituen baloiaren zirkulazioa bizkortzeko eta garaipenaren bila beste bultzada bat emateko. Hala ere, Elgoibarrek ere bere aukerak izan zituen, eta etxeko taldeak susto bat baino gehiago hartu zuen. Une horietan, Alain Sudupe atezainak lan bikaina egin zuen, geldiketa garrantzitsu pare bat eginez eta taldeari atea hutsean mantentzen lagunduz.

Minutuek aurrera egin ahala, gorritxoak gero eta arrisku handiagoa sortzen hasi ziren, bereziki kornerretako jokaldietan. Hain zuzen ere, estrategiazko jokaldi horietan hainbat aukera izan zituzten markagailua irekitzeko. Azkenean, 76. minutuan iritsi zen hainbeste bilatutako gola: Aritz Clementeren pasearen ondoren, Julen Aramendik baloia sareetara bidali zuen, Anaitasunari 1-0ekoa emanez.

Newsletter

Azken hamar minutuetan, etxeko taldeak sistema aldatu zuen, defentsako lana indartzeko eta abantailari eusteko. Anaitasuna bloke baxuan kokatu zen, eta Elgoibarrek ez zuen berdinketa lortzeko aukera garbirik sortzerik izan. Gorritxoek sendo eutsi zioten emaitzari, eta hiru puntuak etxean geratu ziren.

Taldea Albi-rekin

Partidaren hasieran, gainera, taldeak keinu berezia izan zuen Aritz Albizurirekin. Belauneko lesio larri baten ondorioz ebakuntza egin beharko diote eta denboraldi osoa galduko du. Hori dela eta, taldekideek omenaldi berezia egin zioten partida hasi aurretik, kartel baten bidez, une zail honetan babesa eta animo guztiak helarazteko.

Gorritxoek orain Beasain B-ren aurkako hurrengo jardunaldia izango dute buruan, sasoi onari eusteko eta emaitza bolada positiboarekin jarraitzeko helburuarekin.

Emakumezkoen garaipena

Anaitasunaren emakumezkoen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean, Euskal Ligako laugarren jardunaldian, Lakua Arriaga 2-0 mendean hartuta. Iñigo Oruesagasti Orue entrenatzaileak zuzendutako taldeak hasieratik erakutsi zuten erasorako asmoa, eta lehen zatian lortutako bi golek garaipena bideratzeko balio izan zuten.

Partida erritmo biziz hasi zuen Anaitasunak, lehen minutuetatik aurkariaren atearen bila joanez. Ekimen horren saria zortzigarren minutuan iritsi zen: alboko sake baten ondoren egindako erremate bati esker, baloia Juneren oinetara iritsi zen bigarren zutoinean, eta hark, ezkerrez, ez zuen barkatu area barruan.

Handik gutxira, Lakua Arriagak berdinketa lortzeko aukera paregabea izan zuen, baina Intzak geldiketa bikaina egin zuen, aurrelariaren aurrean bere nagusitasuna erakutsiz eta baloia kornerrera bidaliz. Aukera horren ondoren, bisitariak hobeto moldatzen hasi ziren, eta zenbait unetan Anaitasuna atzean sartzea lortu zuten.

Hala ere, etxeko taldeak bigarren kolpea eman zuen 33. minutuan. Enararen pase bikainak aurkariaren defentsaren bizkarra gainditu zuen, eta Zulaikak, area kanpotik, baloia bote eginda atezainaren gainetik bidali zuen, gol ikusgarria eginez eta markagailua 2-0ekoa jarriz. Anaitasunak hirugarren gola egiteko aukera gehiago ere izan zituen, baina Lakua Arriagako atzelariek gogor eutsi zioten.

Bigarren zatian, Lakua Arriaga izan zen jokoaren ekimena hartu zuena, eta Anaitasunak gogotik egin behar izan zuen lan abantailari eusteko. Gorritxoek aldaketen bidez taldea indartzen saiatu ziren, eta gol aukera garbi batzuk sortu zituzten arren, ez zuten hirugarren gola lortzerik izan.

Bisitariek, bestalde, urrutiko jaurtiketen aldeko apustua egin zuten behin eta berriz, baina Intza seguru aritu zen atepean, egindako geldiketa guztietan konfiantza eta sendotasuna erakutsiz. Azken txistua iritsi zenean, Anaitasunak hiru puntuak etxean geratzea lortu zuen.

Emakumezkoen taldearen hurrengo partida larunbat arratsaldean izango da, Intxaurdiren aurka, Donostiako Cesar Benito futbol zelaian.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Keta Babyautok Lazkao mendean hartuta lehen garaipena lortu du013.1829-09-2026
2El Astorga se queda sin puntos en un partido loco ante el Amorebieta07.7103-10-2026
3Lagun Onak nagusi Ugaitz Kerejeta Urkizuren seigarren oroimenezkoan01022-08-2026
4Anaitasunaren emakumezkoen taldeak Bilbao Artizarrak F.K. Bren aurka neurtuko ditu indarrak asteburuan08.5230-09-2026
5Lagun Onakeko neskek igandean hasiko dute liga txapelketa, etxean08.5203-10-2026
6El Anaitasuna tritura al Tedeón para acercar a un Primera a Txerloia (5-0)011.5527-09-2026
7Anaitasunako bi talde nagusiak etxean arituko dira asteburu honetan08.6208-10-2026
8El Eibar recupera su mejor versión en el derbi07.7921-09-2026
9Dotorezia, kantxan eta harmailetan010.9603-10-2026
10El Lagun Onak logra un punto para seguir creciendo07.7408-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.