Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Eskuinera edo ezkerrera

Дата публикации: 04-10-2026 21:59:51

Mutil batzuk alde batera eta neskak kontrakora bultzatzen dituen korrontea

Основное содержимое страницы с новостью.

Arantxa Urretabizkaia

04/10/2026 Actualizado a las 23:59h.

Inkesta batzuk omen diote, berriz ere, gazteen artean mutilek eskuinera jotzen ari direla eta neskek ezkerrera. Gure aita zenak beti kontatzen zuen bi adiskide elkartzen badira bazkaltzera eta batek oilasko osoa jaten badu eta besteak baraurik jarraitzen badu, inkesten arabera bakoitzak oilasko erdia jan duela. Egia da garairik ilunenetan gertatu zela hori, mesfidantza bizirik irauteko ezinbestekoa zenean.

Soziologiak, ordea, garai hartatik ona aurrera egin du, eta oilaskoarena txiste txar bat besterik ez da gaur egun. Beraz, pentsa dezakegu ehunekoetan zalantzaren bat izan dezakegula, baina azpitik korronte nabarmen bat dagoela, mutil gazteak alde batera bultzatzen dituena eta neskak kontrakora. Noski, guztiok ezagutzen ditugu neska kontserbadoreak eta mutil aurreratzaileak, baina inkesten arabera bultzada berri baten aurrean gaude.

Ez da erraza jakitea kasu bakoitzean zer dagoen pertsona baten jarrera politikoaren atzean, zerk erabakitzen duen norbanakoaren botoa edo botorik eza, hain zuzen, eragileak ugariak direlako. Eragina du, noski, klase sozialak, generoak, adinak, bizilekuak, etxean nahiz eskolan ikasitakoak, adiskideen iritziak, baita beste hamaika faktorek ere.

Pentsa dezakegu ziurtzat ematen zaizkigun datuak ez direla egiazkoak, interesatuak baizik, beste helburu batekin manipulatuak ala zerbait gertatzen ari denaren seinale direla, arreta piztu behar lukeen zerbait. Kontuz, arriskua begi bistan.

Gehienetan, zapalkuntza edo bereizkeriaren bat pairatzen duenak bazterkeriaren eragileak baino errazago jartzen dio izena gertatutakoari. Baztertzaileak pentsa dezake huskeria dela, txiste bat besterik ez, ez zaiola garrantzirik eman behar. Pentsa dezake egoera alde duela eta ez zaiola inolako aldaketarik komeni edo, gutxienez, aldaketak tantaka gertatu behar direla, ez litroka. Gogoz kontra galdu dute pisua eta ez dituzte galeraren abantailak antzematen.

Historiak frogatzen du aldaketa gehienak okerreko aldean daudenengandik etorri direla, kaltetuengandik. Horrek esplika dezake zergatik gehitzen ari den eskuinera egiten duten mutilen kopurua eta zergatik gertatzen den kontrakoa neskekin, ez feminismoak lortutako eskubide eta onurak gizonen kalterako direlako, baizik eta hainbat gazte beldur delako.

Zeren beldur? Berrikuntzen beldur. Mendetan egia borobiltzat hartu izan dena, alegia, gizonen lehentasuna emakumeekiko, seguruagoa iruditzen zaie.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Espekulazioari mugak jartzea exijitu dute Gasteizen08.9203-10-2026
2Egin irri bizitzari01002-10-2026
3Hauteskundeak01008-10-2026
4Udazkena eztiarekin eta indabarekin iritsi da Ordiziako azokara08.423-09-2026
5Teljes a csapat, kiderült, kik lesznek az Álarcos énekes nyomozói01020-09-2026
6Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen sexu eraso bana leporatuta08.0123-09-2026
7Gasteiz Euskararen Hiria? Zer da hori?01029-09-2026
8Almitza sega elkarteko kideak Europako Taldekako Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan09.0712-08-2026
9Emaneurre Euskarari Egunak emango dio hasiera Euskal Jaien egitarauari019.0931-08-2026
10Teljes lett Az Árulók névsora, a Barátok közt egykori sztárja is beköltözik a kastélyba08.6229-09-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.