Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ulysses

Дата публикации: 06-10-2026 22:04:22

Itsasoko plastiko kutsaduraren aurrean kontzientzia hartzeko programa

Основное содержимое страницы с новостью.

Ana Urkiza

07/10/2026 Actualizado a las 00:04h.

Ulises greziar mitologiako pertsonaiak etxerako buelta luze eta gogorraren irudia dakarkigu gogora. Itakako erregeak, hogei urte behar izan zituen bere erreinuko lurretara bueltatzeko. Hamar urte egin zituen Troiako gerratean eta beste hamar, Itakarako bidean, Homeroren Odisean deskribatzen diren zailtasunei aurre egin ezinez.

James Joyce idazle irlandarraren 'Ulises' (1922) nobelak ere Homeroren Odisea berregiten du. Bertan, Leopold Bloom-en egun bateko bizitza kontatzen du Dublingo kaleetan barrena, maisuki maneiatzen duen barne bakarrizketaren bidez, kanpo bidaia eta barnerako introspekzioa batzen dituelarik. Kontzientziari dei eginez, alegia.

Ulysses du izena, baita ere, Data for Science-k bultzatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Aztik bultzatutako proiektu berriak. Egunotan hasi eta 2027ko uztailera arte, 1.000 egurrezko barku txiki itsasoratuko dituzte Bizkaiko Golkoan, Lugo eta Bretainia artean, eta itsasoaren eta haizearen apetara utziko, jitoan, motorrik eta bestelako laguntzarik gabe, itsas-bazterrera nora eta nola heltzen diren aztertu ahal izateko. Ikerketa honekin, itsasoko zaborraren portaera zein den ezagutu nahi da. Hain zuzen ere, mikroplastikoek nola jokatzen duten.

Azter-bidaia honetan herritarrak inplikatu nahi dira. Hori horrela, deia egin dute, itsas-ertzean egurrezko barkutxo horietako bat aurkitzen badugu, erregistratu egin behar dugula, Decathlon denda batera eramanez.

Aditzera eman dutenez, barkutxoaren baitan marrazki bat dago eta baita marrazkigilearen argazkia ere. Eta nork berea itsats dezake, bi une eta bi munduren arteko batura irudikatuz. Ulisesek Peneloperekin bat egin zueneko momentua amestuz.

Mikroplastikoak ez direla bakarrik arazo ikasi behar dugu, baizik eta gu garela arazo horren irtenbide ere. Jakin behar dugu, kilometro karratu bakoitzeko 700.000 plastiko pieza jasotzen direla. Eta zikinkeria horrekin, Ulisesek zaila zukeela Peneloperenganaino heltzea.

Itsas-bidaia honi esker, plastikoak Bizkaiko Golkora nondik etortzen diren ezagutu nahi da, itsas korronteek nora eramaten dituzten, noraino heltzen diren eta non gelditzen diren, ainguratuta.

Norbanako bakoitzak plastikoarekin egunero egiten dugunaz edo egiten ez dugunaz konturaraztea du helburu proiektuak. Gure kontzientzia piztea, James Joycek xaxatu gintuen bezala. Finean, ez gaitezen Penelope edo Molly Bloom bezala etxean zain geratu, datorrenaren aiduru.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1AfD intends to drop demands for Germany exiting EU, eurozone — media07.7405-10-2026
2Программа uSpace на Международном астронавтическом конгрессе 9 октября генеральный конструктор ...09.4907-10-2026
3Первый этап программы Space‑π и СОНИКС для педагогов завершится через ...09.7728-09-2026
4Концертная программа творческих коллективов АлтГУ «С минуса на плюс»11001-04-2026
5🚀 Ваш ребёнок мечтает о космосе? Это ваш шанс! Продолжается ...013.4229-09-2026
6Cognitive Science Office Hours05.0228-10-2026
7Young Eagles Program introduces kids to aviation09.0330-09-2026
8„ისწავლე და დასაქმდი“: პროგრამას 22 ახალი პროფესიული კურსი ემატება012.3107-10-2026
9✅Национальный проект "Космос"✅ Исследовать Солнечную систему, развивать спутниковые системы, изучать ...06.501-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.