Udalak dio zerbitzu berriak ahalbidetuko duela urteko egun guztietan 24 orduz zerbitzua ematea.
Gasteizko hustubideak eta hiriko drainatze sistemak garbitzeko 3,4 milioi bideratuko ditu AMVISAk hiru urtean, Gasteizeko Udalak gaur ezagutzera eman duenez. Sacyr enpresari esleitu dizkiote garbiketa eta mantentze lanak egiteko kontratua. Udalak azaldu duenez, enpresak konpromisoa du "24 orduko guardia zerbitzua" bermatzeko.
Kontratu honekin, udalak bereziki uholdeek eragiten ohi dituzten arazoak saihestu nahi ditu. Izan ere, Pascual Borja AMVISAKO presidenteak adierazi duenez, helburua da "drainatze sareak behar bezala funtzionatzen duela bermatzea", betebehar hori "funtsezkoa baita euri urak husteko eta euri jasek, ur pilaketek edo sareko buxadurek eragindako gorabeherak prebenitzeko".
Besteak beste, prebentziozko mantentze lanak eta garbiketa eta buxadurak kentzeko zuzenketa lanak egingo dituzte, xurgapen eta presio handiko ur bultzada ekipoak erabilita. Materia organikoa, hondakin solidoak, sustraiak eta uraren zirkulazioa oztopatu dezakeen beste edozein elementu garaiz kendu nahi dituzte.
24/365 guardia zerbitzuaren bidez, hiriko edozein puntutan premiazko gorabeherei erantzuna eman nahi dute. Aurreratu dute "hiriguneko edozein tokitan 30 minutu baino gutxiagoan esku hartzeko" behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eskura egongo direla.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lautada ekialdeko saneamendua hobetuko dute | 0 | 15.26 | 03-09-2026 |
| 2 | Gasteizko Udalak Alde Zaharreko bost etxebizitza saldu dizkio enpresa bati "ia oparitutako prezioan" | 0 | 9.45 | 23-09-2026 |
| 3 | Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak | 0 | 16.19 | 26-09-2026 |
| 4 | IAT Itasua enpresak isuna jaso du, "greba-eskubidea urratzeagatik" | 0 | 14.69 | 02-10-2026 |
| 5 | Getariako Txakolinak mahats bilketa "historikoa" egin du, 5,5 milioi kilo baino gehiago jasota | 0 | 9.39 | 26-09-2026 |
| 6 | I+Med enpresak eta Mondragonek Nanospharm sortu dute | 0 | 13.99 | 22-09-2026 |
| 7 | El Gobierno concede ayudas por 3,4 millones de euros a 14 entidades del ámbito agrario y pesquero | 0 | 11.63 | 01-01-1970 |
| 8 | 'Bertatik bertara' kanpainaren mahai gainekoak banatu dira ostalaritza establezimenduetan | 0 | 9.25 | 30-06-2026 |
| 9 | Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik | 0 | 14.39 | 26-08-2026 |
| 10 | Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan | 0 | 16.8 | 04-08-2026 |