Melokotoiak ere gehitu dira geroz eta zabalagoa den fruta eskaintzara, sagarrak ere ugaritzen ari diren bitartean
Tere Madinabeitia
Ordizia
29/07/2026 Actualizado a las 21:01h.
Atzokoa ere asteazken beroa eta lehorra izan zen, eta Ordiziako ferian ez zen bestelako hitzik. Aurten leka gutxi dagoela, kuiatxoak ere beste urteetan baino gutxiago, zerbak ez duela ez aurrera ez atzera egiten, sagarrak erortzen hasita daudela... Baina baratzak ez du etsi, eta horrelako egoera kaxkarra bizi badu ere, aurrera egiten ari da, eta feriara eramateko moduko produktu berriak ekoizten ari da behintzat. Horregatik, atzo ere, aurkeztu zituzten berritasun batzuk, gehienak Maria Jesus Oriak.
Leka gorria izan zen Oriaren postuan ikusi zen produktu berrietako bat. Orain arte leka zapal arrunta eta leka borobila zeuden aukeran bakarrik, baina hemendik aurrera, baita leka gorria ere, kiloa 8 euroan. Uda honetan leka gutxi dagoenez, feriara eramaten den apurra azkar asko saltzen da.
Fruta berri bat ere aurkeztu zuen Oriak, Itsasoko melokotoia. Usain eta zapore ederrekoa, kiloa 2,5 euroan zuen salgai. Sagar mota berri bat ere jarri zuen salgai, laster eskaintza ugaritzen joango dela iragartzeko. Momentuz Jose Antonio Elosegik eta Oriak berak dituzte bakarrik sagarrak, biek gorriak, baina kolore eta zapore diferentetakoak, eta kiloa 2,5 eta 3,5 euro artean. Abuztuarekin, Errezilgo Simon Aizpuru ere hastea espero da.
Fruta gehiago ere badago aukeran, eta aranak dira ugarienak. Ikusgarria zen Altzagako Arantxa Lopetegik mota desberdinetako aranez beteta zuen postua. Madariak ere erosi daitezke Plaza Nagusian.
Tomaterik ere ez da falta. Jack aspaldi iritsi zen, gero Aretxabaleta, baita Robin eta urdina ere. Eta gerezi tomatea ere badago, Natalia Magallanesen eta Iñaki Intxaustiren postuetan hain zuzen. Bidaniarrak ale txikiagoak zituen atzo, eta gorriekin batera, baita laranja kolorekoak ere; zeraindarraren gerezi tomateak handiagoak ziren.
Perretxikoen eskaintza, ohi bezala, Lasa eta Barcinaren postuetan bildu zen : 55 kilo onddo (25-32 euroan kiloa), eta 30 kilo ziza hori (22-28 euro). Mantzanilla ere aipatu behar da, bertakoa. Aspaldiko partez, salgai dago berriro sendabelar hau ferian, 50 gramo 6 euroan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Berenjenak eman dio kolorea uztaileko lehen feriari | 0 | 6.55 | 02-07-2026 |
| 2 | Opor hutsunea sumatu da azoka goibel batean | 0 | 10 | 19-08-2026 |
| 3 | Ederki pasatu dute berrobiarrek festen hasieran | 0 | 15.56 | 27-08-2026 |
| 4 | Epelkeriaz | 0 | 16.45 | 29-09-2026 |
| 5 | Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen” | 0 | 13.7 | 08-09-2026 |
| 6 | Adimen testa | 0 | 40 | 22-09-2026 |
| 7 | Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan | 0 | 6.14 | 19-09-2026 |
| 8 | Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei | 0 | 9.44 | 14-09-2026 |
| 9 | Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 10 | Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko | 0 | 6.05 | 27-09-2026 |