Mikel Larrañagak 2026ko Lehorreratzean Elkano antzeztuko du lehen aldiz
23/07/2026 Actualizado 24/07/2026 - 08:20h.
Abuztuaren 7an ospatuko da Elkanoren Lehorreratzea, Getariako ekitaldirik esanguratsuenetako bat. Aurten 500 urte betetzen dira Juan Sebastian Elkano kapitaina hil zela eta zita berezia izango da, bereziki lehen aldiz Elkanoren irudia antzeztuko duen Mikel Larrañagarentzat.
– Nola sortu da aukera Elkano izateko?
– Azken Elkanok, Iñigo Isastik, eskaini egin zidan, berak uzteko asmoa zuela eta egitera animatuko nintzen. Hasiera batean 'shock' batean geratu nintzen, ez nekien zer erantzun baino momentuan baiezkoa eman nion, egingo nuela.
–Gero Udalaren baimena behar zen, ezta?
– Bai, denen aurrean berak, Iñigok, uzteko asmoa zuela adierazi eta ni izatea proposatu zuen. Niri zuzendu ziren orduan eta nire burua lan horretarako ikusten nuen galdetu zidatenean, baietz esan nien, prest nengoela bera ordezkatzeko.
– Ez da hau zure lehen Lehorreratzea izango, tripulante ibilia zara.
– Bai 2014an izan nintzen lehen aldiz mariñel Elkanoren taldean. Orduan utzi nuen bizarra hazten eta ordutik daramat. Ez naiz itsasoan ibilia baino edozein getariarrentzat egun handia da hau.
– Eta erantzukizuna ere handia izango da?
– Zalantzarik gabe. Inponitu egiten du hortan pentsatzeak, zenbat jende etortzen den ikustera kontutan izanik. Mariñel bezala inponitzen badu, pentsa, Elkano bezala ez dut nahi jakin. Itsasontzian gatozela Artzapeko jendetza ikustean beldur pixkat ere sartzen da. Baino gero paperean sartzen zara eta aurrera.
– Abantaila da hitz egin beharra ez izatea.
– Eskerrak, zeren bestela ez dakit hitzik aterako zitzaidan.
–Iñigok aholkurik eman dizu?
–Ahal den lasaiena egiteko esan dit eta ondo pasatzeko. Ez dela erraza baino ondo pasatzen saiatzeko, lasaitasunez
–Zabalduta zeu zarela Elkano, dagoeneko komunikabideak eta abar hasiko dira zure bila
– Hori izango da gogorrena niretzet, ez dut sekula ez prentsa ez irrati edo telebistarekin hitz egin eta orain tokatuko zait. Esan zidaten, onartzen badek papera prentsarekin hitz egin beharko dek eta hemen nago. Andrearekin etxean entrenatzen hasi beharko. Ez naiz trebeena baino tira.
–Egun handia herriarentzat eta baita bereziki zuretzat.
– Bai noski. Egun handia izango da eta ohore bat Elkanoren antzezpena egitea. Dena ondo aterako da.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker | 0 | 19.52 | 04-08-2026 |
| 2 | Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina 2026 uztailak 15etik 19ra | 0 | 15.56 | 08-07-2026 |
| 3 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 4 | Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da | 0 | 13.78 | 09-08-2026 |
| 5 | Mikel Rodriguezek eskuineko belauneko lotailua hautsi du | 0 | 9.03 | 07-09-2026 |
| 6 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 7 | Urtea bukatu arte doakoa izango da Goienakide egitea | 0 | 8.56 | 18-09-2026 |
| 8 | Guía para seguir el desembarco: Elkano vuelve hoy a Getaria | 0 | 8.62 | 07-08-2026 |
| 9 | Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen” | 0 | 13.7 | 08-09-2026 |
| 10 | Ziklo baten amaiera | 0 | 38.57 | 22-09-2026 |