Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Mendi Tourreko filmak Getariara etorriko dira urriaren 18an

Дата публикации: 30-09-2026 19:02:18

Emanaldiak lau pelikula eskainiko ditu eta sarrera doakoa da, nahiz aurretik gonbidapenak eskuratu behar

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

30/09/2026 Actualizado a las 21:02h.

Mendi Film jaialdiko film laburren aukeraketa bat ikusteko aukera izango da Getarian, urriaren 18an. Emanaldia 18:00etan hasiko da Iturzaeta Aretoan. Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin.

Aurtengo programazioak mendia eta abentura ardatz dituzten lau ikus-entzunezko lan izango dira:

Izarren Zaunka, 18 minutukoa eta Mendi Filmeko Euskarazko Film Onena hautatu zutena.

Aldabide, 12 minutukoa eta Zabalandi Sailekoa.

Un día al año, 16 minutukoa eta Sail Ofizialekoa.

Trango, 45 minutuko lana, Sail Ofizialean kokatua.

Sarrerak doan, gonbidapenarekin

Emanaldira joateko ez da ezer ordaindu beharko, doan izango dira. Hori bai, gonbidapenak turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira urriaren 7tik aurrera, eta emanaldiaren aurretik ere aukera izango da sarrera jasotzeko, emanaldia baino ordubete lehenago.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak09.0714-09-2026
2Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen”013.708-09-2026
3Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun09.4224-09-2026
4'La bola negra' filma berriz emango dute datorren astean, egunotako sarrera guztiak agortu ostean06.8227-09-2026
5Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
6Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako022.4324-09-2026
7Udal Liburutegiak larunbat goizetan ere irekiko ditu bere ateak07.7921-09-2026
8Una sicodelia de cine01018-09-2026
9 El Ministerio de Agricultura mantiene abierto hasta el 26 de abril el plazo para participar en el Ciclo Nacional de Cine y Mujeres Rurales 09.1401-01-1970
10Alejandro Amenábar (54 años) confiesa que uno de sus mayores miedos es al agua: "Fui a ver 'Tiburón' y tardé luego en aprender a nadar ni se sabe"010.7229-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.