Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

«Pilotari izatea etxetik datorkigu, aita ere pilotaria zen eta beti jokatu dugu»

Дата публикации: 23-09-2026 18:38:29

Jokin eta Eneko Bidezabal ZKE-ko pilotariak dira, uda lanpetua izan dute eta aurrera jarraitzeko gogoz daude oraindik

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

23/09/2026 a las 16:55h.

Gazteak dira, Jokin Bidezabalek 20 urte ditu eta bere anaiak, Enekok, 17. Afizionatu mailan udan txapelketa ugari lehitzan dira eta biak lanean gogor ibili dira. Etrxean ere lehiatu zuten, Zaporra memorialean, eta txikienak, Enekok txapela jaztea lortu zuen.

Gaur egun Gipuzkoako Txapelketan murgilduta daude biak. Zarautz Kirol Elkarteak 2008tik senior mailan etzuen bikoterik eta 18 urte geroago, Jokin Bidezabal y Ostolazak bikotea osatu eta hor dabiltza lehian.

Gazte mailan Enekok Galarragarekin egingo du bikotea eta hauek ere hasi dira txapelketan jokatzen.

Abuztuan Enekok garaipena lortu zuen toki berean elkartu ditugu bi anaiak, Frontoi Txikian euren berri jakiteko.

–Zergaitik aukeratzen duzue pilota?

–Jokin. Etxetik datorkigu, aita pilotaria zen eta txikitatik sartu digu pilotako zaletasuna. Gure bizitzaren zati bat izan da beti.

Newsletter

–Eneko. Txikitatik ibili gera pilotan eta beste kirolen aurretik egon da

–Beste kirolik egin duzue?

–Jokin. Bai, ni futbolean ibili nintzen, urte dexente gaineram kadete maila bitartean baina gero aukeraketa egin behar zen eta pilotarekin geratu nintzen.

–Eneko. Ni ere Jokin bezala futbolean ibilia naiz, bera baino gutxiago, lehenago aspertu nintzan eta pilotara pasa nintzen hori izan zen nire aukeraketa.

–Frontoi Txikian udan Zaporran lehiatu duzue.

–Jokin. Bai, anaiari niri baino hobeto joan zitzaion. Gure aurkariak oso gogorrak izan ziren eta finaleko atarian geratu ginen. Neure buruarekin ez nintzen gustora geratu egindako lanarekin, baino datorren urtera begira nago dagoeneko. Frontoi Txikia oso berezia da, beste kirol bat dela esan genezake, egokitu egin behar zara, jokatzeko modua ere ezberdina da eta espezialista handiak daude Zaporra Memorialean. Entrenatzen jarraitu beharko dugu aurre egin ahal izateko.

–Erxean jokatzek urduritasuna dakar?

–Jokin. Niri etxean jokatzea gustatzen zait. Hemen gainera jende asko biltzen da eta urtero gogoz egoten naiz txapelketa hau jokatzeko. Giro ona duen txapelketa da Frontoi Txuikikoa.

–Gazteenak txapela jantzi zuen, nola izan zen?

–Eneko. Finalera bitarteko bidean oso ondo moldatu ginen, nahiko erraz gainditu genituen aurkariak baina finalean asko kostatu zitzaigun. Markagailuan atzetik joan ginen baino zorionez buelta eman genion eta irabaztea lortu. Polita da etxekoen aurrean irabaztea.

–Gogoko duzu frontoi hau?

–Eneko. Bai, egia esan atzetik jokatzeko bereziagoa da baina halere aurrean zain egon behar zara pilotak leihoak jotzen dituen ala ez eta erne egon behar da. Ondo moldatzen naiz txoko honetara.

–Udan txapelketa asko jokatzen dituzue?

–Jokin. Bai dezente jokatu ditugu baino beti gehiago nahi dituzu. Udako berezitasuna frontoietan dago, txoko ezberdinetan jokatzen da eta badut gogoa denboraldia hasi eta ohiko pilotalekuetara itzultzeko.

–Eneko. Uda ondo joan da. Txapelketa berdintsuak jokatu ditugu biok eta egia da frontoi normaletan ez dugula jokatu eta gogoakin nagoela ni ere.

–Afizionatu maila nola dago, denak profesionaletara begiratzen dugu baina maila hauetan gozatu daiteke pilotataz?

–Jokin. Bai noski, afizionatuetan maila oso ona dago eta badira txapelketa onak, Antiguo eta abar. Pilotari onak ikus daitezke hor eta horra heldu nahi genuke. Txapelketa nagusietan jokatzera.

–Eneko. Ni oraindik jubenil mailan nabil eta hemen ere maila ona dago. Azkenean hemen ere goza dezakezu pilotan jokatzen. Aurrerago zer etorriko den ikusiko da.

–Biok aurrelariak zarete, zergaitik?

–Jokin. Txikitan pilotan jokatzen hasten zara eta gero fisikoak jartzen zaitu zure lekuan. Handia egiten bazara beti ere atzera jotzen duzu. Egia da elkarrekin entrenatzen dugula eta bi postuetan ibiltzen gara eta atzetik ere nahiko ondo moldatzen gara. Udara honetan elkarrekin jokatu genuen txapelketa bat eta Enekok atzean jokatu zuen eta primeran moldatu zen.

–Eneko. Nik aurrelari bezala jokatzea nahiago dut baino atzetik ere ondo moldatzen naiz. Tarteka ondo dago aldatzea. Ikasteko ere egokia da lekuz aldatzea.

–Aurrera begira burutik pasa ahal zaizue bikote osatzea?

–Jokin. Bai, dudarik gabe. Niri ilusioa egingo zidan. Probatu dugu eta gaur egun ere hemen, Frontoi Txikian elkarrekin jokatuko nuke dagoeneko, baino bera gazte mailan dago oraindik. Adina daukanean bikote osa genezake.

–Eneko. Nik ere gustura jokatzen det berarekin, bi postuetara moldatzen gara biok eta jokatuko dugu bikote bezala.

–Zein dira gogoko dituzuen pilotariak?

–Jokin. Asko daude, pilotari bakoitzetik gauza onenak izatea litzateke egokiena, selekzio bat egitea. Niri adibidez, bat aukeratzeagatik, Larrazabal gustatzen zait asko, bere bolea horrekin eta jokatzeko era agresibo horrekin.

–Eneko. Niri gehien Elordi gustatzen zait, nola joaten den pilotaren bila eta nola bukatzen dituen tantoak eta baita, bere izateko era.

–Prestaketa ere eskatuko du pilotak.

–Jokin. Bai lan handia dago atzetik Takoak direla, eskuko minak, kirol gogorra da eta asko gustatu behar zaizu. Gu ia egunero entrenatzen dugu, jokatzen, fisikoa eta beharrezkoa da gustatzea.

–Eneko. Egunero egin behar da zerbait baina gustura egiten den bitartean... segi.

–Etorkizunean profesional izatea burutik pastzen zaizue?

–Jokin. Noski baietz, ezin da ametsei mugarik jarri. Dena den aurreko lan asko dago, bakoitzak egunero hobetzen jarraitu behar du eta etorri beharrekoa etorriko da.

–Eneko. Hori da. Egunero lanean jarraitu eta ez dakigu nora helduko garen, ahal dugun dena heman eta gero gerokoa. Beste kiroletan bezala prestaketa ezinbestekoa da.

–Zer duzue orain esku artean?

–Jokin. Aurten Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dugu eta Zarautz Kirol Elkarteak taldea aterako du eta Zarautzekin jokatzeko moduan izango naiz.

–Eneko. Bai ni ere Gipuzkoako Txapelketan izango naiz.

–Herriz herriko txapelketan Zarautz egongo ahal da?

–Jokin. Ba asmoa badago. Hiru bikote osatu beharko ditugu eta hortan gabiltza lanean. Ederra litzateke Zarautz itzultzea.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Tanto bakarrarengatik, eta polemika tarteko, Elordi eta Zabaleta finaletik kanpo07.4616-03-2026
2Demanda mendilerrora hiru egunetako irteera Pagoeta Mendizale Elkartearekin01023-09-2026
3Basalgoko jaietan ateratako argazkiak08.3425-07-2026
4Indarkeria matxistaren aurka borrokatu!028.6322-04-2026
5Udara Caixabank pilota txapelketaren partidak jokatuko dituzte igandean Gurean08.6225-09-2026
6EH Bilduk beste urrats bat emango du Potzuaga-Gainaren garapena bizkortzeko015.8219-09-2026
7Pili Irazabal omendu dute Hika Egunean09.4220-06-2026
8Emakumeen Etxetik zuzenean aritu gara0517-10-2019
9Zezen plazako leihatilak zabalik izango dira larunbatean bertan Pentatloiaren finaleko sarrerak hartzeko011.8825-09-2026
10Pantailen gaia lantzeko tailer berria Emakumeon Etxean, ostiralean020.1418-05-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.88. Источник: www.diariovasco.com.