S. U.
24/09/2026 a las 22:07h.
Gaur hasi eta bost egunez jarraian, Samielak ospatuko dira Aizarnazabalen eta jai giroa izango da nagusi irailaren azken egunetan. Joan den asteburuan, Euskal Jai Egunaren harira, bertso jaialdia, herri kirolak, musika, herri bazkaria, helduen danborrada eta giro bikaina izan ziren protagonista; eta gaurtik hasita, festa giroan murgilduko da berriz ere herria. Gaur arratsaldeko 19:30ean emango zaie hasiera jaiei, txupinazoarekin eta buruhandiekin. Ondoren, herri afaria izango da, eta Bide Batez taldearekin dantzaldia.
Bihar, goizeko 11:30ean, XVI. Joxe Larrarte Pilota Memoriala jokatuko da. Arratsaldeko 17:00etan, XX. Mus eta Eskoba Txapelketa izango da, eta 19:00etan, Sakatu Elek-trotxarangak girotuko du arratsaldea. Gaueko 23:00etatik aurrera, berriz, Gozategi taldearen kontzertua eta Elepunto DJaren saioa izango dira.
Igandean, astelehenean eta asteartean, San Migel eguna, ere ez dira faltako ekitaldiak Aizarnazabalen. Besteak beste, artzain txakur txapelketa, herri kirolak, musika, umeentzako jolasak, sagardo eta bolo txapelketak eta sardina jana izango dira, baita beste hainbat ekitaldi ere.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Josi korapiloak askatzeko | 0 | 0 | 10-04-2018 |
| 2 | Samielak ospatuko dira Artadin larunbatetik asteartera bitartean | 0 | 10 | 25-09-2026 |
| 3 | Ez bilatu arrazoirik | 0 | 0 | 22-10-2018 |
| 4 | Anaitasunaren zaleek hitzordu garrantzitsua dute larunbat honetan Txerloian | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 5 | Mikel Nabarro Saioa Jaurenarekin | 0 | 0 | 03-10-2017 |
| 6 | Кастаньеты | 0 | 10 | 10-07-2026 |
| 7 | дымит вебасто | 0 | 10 | 16-02-2026 |
| 8 | Вошики | 0 | 0 | 11-07-2026 |
| 9 | 0 | 0 | 05-05-2026 | |
| 10 | 0 | 0 | 08-07-2026 |