Astigarragako PSE-EEk NAN zein pasaportea egiteko zerbitzu ibiltaria eskaintzeko eskatu dio EH Bilduri. Talde sozialistak azpimarratu du Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzak zerbitzu hori udalerri guztiei eskaintzen diela udatik aurrera, doan, «izapideak herritarrengana hurbiltzeko eta prozesua errazteko, batez ere mugikortasun arazoak dituzten herritarrei».
Nahiz eta Udalak zerbitzu hori ematen ez duen gaur-gaurkoz, sozialistek diote «eskatzeko ahalmena» baduela. Hori dela eta, EH Bilduren «borondate eta interes falta» salatu dute, «astigartarrak beste udalerri batzuetara joatera behartuz, horrek dakartzan eragozpenekin».
Azkenik, PSEtik uste dute Astigarragak ezin duela «atzean geratu, ezta herritarrei administrazioarekin eguneroko izapideak egitea errazteko aukera kendu ere. Ulertezina da oraindik zerbitzu hori eskatu ez izana».

| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | PSE-EEk salatu du presoen aldeko manifestazioa egitarauan sartzea | 0 | 24.74 | 23-06-2026 |
| 2 | San Joanetan txosnagunean gertatutakoa salatu du Hernaniko EAJ-PNVk ere | 0 | 17.18 | 30-06-2026 |
| 3 | «EH Bilduren demagogia gorabehera, Astigarragako DBH martxan da» | 0 | 20.45 | 29-05-2026 |
| 4 | Jardunaldi politikoak, bihar eta ostiralean | 0 | 21.5 | 02-06-2026 |
| 5 | EAJk etxebizitza krisiaren aurrean geldotasuna leporatu dio EH Bilduri | 0 | 21.39 | 08-07-2026 |
| 6 | PSE-EEk salatu du Osiñagako mugikortasun arazoa ez konpontzea | 0 | 23.27 | 16-05-2026 |
| 7 | «Interes elektoralistak lehenestea» leporatu dio PSEk EH Bilduri | 0 | 23.6 | 15-06-2026 |
| 8 | Aupa, Athletic! | -5 | 3 | 02-06-2026 |
| 9 | Beteranoetatik gazteetara, herria egiten jarraitzeko aldarria | 0 | 18.18 | 21-07-2026 |
| 10 | Metropoli Forala 2018-10-24 | 0 | 5 | 24-10-2018 |