Uztailaren 10era arte eman daiteke botoa 'astigarraga.eus' atarian, eta aukera presentziala izango da gaur eta datorren astean.
Gaurtik dago martxan aurrekontu partehartzaileetan botoa emateko epea, 240.000 euro zertarako erabili erabakitzeko. 22 proposamen daude aukeran, eta horietatik lau aukeratu ditzakete herritarrek, gehienez ere. Uztailaren 10era arte eman dezakete botoa, online, astigarraga.eus/parte-hartu atarian.
Presentzialki egiteko aukera ere izango dute, nahiago dutenek. Gaur bertan (asteazkena), zita bikoitza jarri dute horretarako: Kontxa Etxeberria plazan izango dira goizean, 11:30etatik 12:30etara; eta Joseba Barandiaran plazan arratsaldean, 19:00etatik 20:00etara. Datorren astean errepikatuko dute aukera presentziala: uztailaren 8an (asteazkena) Joseba Barandiaran plazan izango dira, goizeko 11:30etatik 12:30etara; eta hilaren 9an (osteguna) Kontxa Etxeberria plazan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Denera 224 proposamen aurkeztu dituzte herritarrek, eta horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu ondoren, ondoko 22ak iritsi dira prozesuaren azkeneko fasera. Horrela, baztertu egin dituzte udal eskumenekoak ez direnak, aurrekontua gainditzen dutenak, edo bideragarritasun teknikorik ez dutenak.
Orain, aurrera egin dutenen artean, herritarrek aukeratuko dute zein gauzatuko diren. 16 urtetik gorakoek izango dute botoa emateko aukera.
Ondoko dokumentuan daude jasota 22 proposamenak:
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | "Euskarari uko egitea pribilegiorako bide" bihurtu dela salatzeko deia, Arrasateko Protokoloaren eskutik | 0 | 11.94 | 01-07-2026 |
| 2 | Metropoli Forala 2018-10-24 | 0 | 5 | 24-10-2018 |
| 3 | Zarkumendegi berritzeko, 240.000 euroko partida | 0 | 15.26 | 14-07-2026 |
| 4 | EAJk etxebizitza krisiaren aurrean geldotasuna leporatu dio EH Bilduri | 0 | 21.39 | 08-07-2026 |
| 5 | "Euskaraz bizitzeko behar den dena" eskatu dute Iruñeko Euskaltzaleon Martxan | 0 | 8.75 | 14-06-2026 |
| 6 | Metropoli Forala 2020-11-11 | 0 | 5 | 11-11-2020 |
| 7 | Metropoli Forala 2018-12-14 | 0 | 5 | 14-12-2018 |
| 8 | EAJren «gezurrak eta noraeza» salatu ditu udal gobernuak, DBHren inguruan | 0 | 9.22 | 02-07-2026 |
| 9 | Etxarrengo Kontzejuaren baso aprobetxamendua salgai | 0 | 10 | 19-06-2026 |
| 10 | PSE-EEk salatu du presoen aldeko manifestazioa egitarauan sartzea | 0 | 24.74 | 23-06-2026 |